28 Eka, 2021
Jokalari kantabriarrak bi urterako berritu du kontratua, hirugarren denboraldi bateko aukerarekin.
Real Unionek zelai erdiak agintari bera izaten jarraituko du. Quique Riverok Real Unionekin zuen kontratua luzatzea erabaki du. Bi denboraldi gehiagorako berritu du talde txuri-beltzean eta hirugarren urte bat jarraitzeko aukera izango du.
Aurtengo denboraldian, 22 neurketa jokatu ditu Aitor Zulaikaren taldean. Hasierako partiduetan hasierako hamaikakoan sartzea kosta egin zitzaion arren, Riverok kalitatea soberan duela erakutsi zuen eta hasierako hamaikakoan toki finkoa aurkitu zuen, Beobide edota Fran Riveraren aldamenean.
Santaderreko Racingen hezitako jokalaria da Rivero eta Espainiako Estatuko hainbat talde garrantzitsuetan jokatutakoa da. Santanderreko Racingen eta Tenerifen bigarren mailan aritutakoa da, Cartagenan ere jokatu zuen eta Real Unionera iritsi aurreko denboraldia Huelvako Recreativon jokatu zuen.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...