RACINGEK ASMATU ETA NEURKETA BEREGANATU
Futbola

RACINGEK ASMATU ETA NEURKETA BEREGANATU

Real Unionek joko hobea erakutsi eta abagune gehiago izan arren, Racingek asmatu du ate aurrean eta 6 minututan neurketa erabakita utzi du.

Aukera eta arrisku ugariko lehen zatia jokatu dute Real Unionek eta Racingek, baina inork ezin izan du markagailuan aurre hartu. Lucbert eta Capelete hasierako hamaikakoan sartu ditu Aitor Zulaikak, Madrazo eta Fran Rivera ordezkoen aulkian eseri dira. Hasierako minutuetan Racingek presio handia ezarri duen arren, Real Union bikain kokatu da Stadium Galeko berdegunean eta baloia jokatuz, Lucasek defendatzen duen atera hurbilketa ugari egin dituzte. Hala ere, neurketako lehen abagunea talde kantabriarrarentzat izan da. Real Unionen atezaina den Irazustebarrena areatik irten behar izan du, aldendu duen baloia Alvaro Bustosen oinetan erori da eta honen jaurtiketa sartzetik oso gertu izan da.

Real Unionek bere jokoa egiten jarraitu du, lehen zati osoan zehar 7 erdiraketa egin dituzte Racingen arean, baina bakar batek ez du aurrelaririk aurkitu; hain zuzen ere, 30.minutuan Sergio Llamasek egindako erdariketa bat gaiztotu egin da eta langan jo ondoren, kanpora joan da. Oso gertu ibili da Real Union gola sartzetik, irundarren jokalari arriskutsuena Mario Capelete izan da. Oscar Gilek eta Isma Lopezek buruhauste izugarriak izan dituzte hegaleko irundarra geratzeko. Beste hegaletik, Lucbertek jarri duen erdiraketa gozo batetik iritsi da Real Unionen bigarren aukera. Bat-biko zoragarria egin du Galanekin, baloia Racingen arean jarri du eta Beobideren burukada Lucasek geratu du. Talde irundarrak neurketa kontrolpean zuenean, jokaldi polemikoa iritsi da Real Unionen arean. Racingeko jokalariek Sokok egindako erdiraketa Jagoba Beobideren eskuan eman duela eskatu dute, baina epaileak ez du ezer adierazi. 0-0ekoarekin bukatu dira lehen 45 minutuak.

Lehen zatian Real Unionek agindu badu, bigarrenean sei minututan neurketa ia erabakita utzi du. 48.minutuan Racingen lehen gola iritsi da, Isma Lopezen erdiraketa gaiztoa ez du inork errematatu, baloia bigarren zutoinean Sokori erori zaio eta Sokok baloia sarera du. Eta bi minuturen buruan, aldaratze batean, Rikik 0-2koa egin du, jaurtiketa bikaina izan da eta Jon Irazustabarrenak ezin izan du ezer egin. Real Union berera jarraitu du eta baloia bereganatu du, enegarrenez. Bi golei erantzuna Capeletek eman dio, nork bestela. Jokaladi bikaina gauzatu du eskuin hegaletik, baina, beste behin, honen jaurtiketa talde kantabriarraren atezainak gelditu du.

Aldaketa baten bila, Kun Temenuzkhov eta Thior Zourdine zelairatu ditu Aitor Zulaikak, baina Santanderreko Racing oso sendo aritu da defentsa lanetan gaurko egunean. Zourdinek aukera bikaina izan du 74.minutuan aldea murrizteko, talde kantabriarraren arean sartu da, aurrez aurre geratu da atezainaren aurrean eta honek hankarekin baloia kornerrera bidali du. Kornerrean aukera berria izan du Real Unionek, erdiraketaren aldaratzea Quique Riveroren oinetan erori da eta honen jaurtiketa gurutzatua gola egitetik gertu izan da.

Aritz Solabarrietak bost atzelari jarri ditu neurketa bukatzeko eta azken hamar minutuetan asko oztoptu du Real Unionen talde-lana. Etxeko taldeak, uneoro, aldea murritzteko ahaleginak egin ditu, baina gaur ez da Real Unionen eguna izan. Galanek, Viguerak, Kunek, Zourdinek eta Capeletek ez dira fin ibili ate aurrean. Borja Viguerak beste abagune bat izan du 2-1ekoa egiteko, sekulako mugimendua egin du area barruan, baina jaurtiketa kanpora joan da. Ekhi Bravok lehen minutuak izan ditu, Kun Temenuzkhovek min hartu du eta bulgariarra ordezkatu du. Minutuek aurrera egin dute eta partiduak bere horretan jarraitu du, 2-0ekoarekin bukatu da. Alaves B-ren aurka, hirugarren jardunaldian, galdu ondoren, talde kantabriarra izan da Stadium Galen garaipena erdietsi duen bigarren taldea. 

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika