REAL MURTZIAREN KONTRAKO NEURKETA GIROTZEN HASIA DA REAL UNION
Futbola

REAL MURTZIAREN KONTRAKO NEURKETA GIROTZEN HASIA DA REAL UNION

Haurrei zuzendutako jarduerez gain, paella erraldoia prestatuko dute Gal kanpoaldean musikarekin girotua

Real Unionek Real Murtzia jasoko du datorren igandean (apirilaren 9an) Stadium Galen. Neurketa 16:00etan izanen da, baina aitzinetik zenbait ekitaldi antolatu ditu klub txuribeltzak hitzordua girotzeko.

Zaleek zeregina izanen dute datorren apirilaren 9an Real Union eta Real Murtziaren arteko partiduaren atarian. Klub txuribeltzak antolatua, 12:00etatik 14:00etara haurrei zuzendutako jarduerak izanen dira Galeko anexoan. Tartean, 3x3 partiduak, Tik Tok challenge-ak, pankartak, aurpegi pintaketak eta jolasak izanen dituzte gazteenek. Honen ondotik, 14:00etatik 15:00etara, paella erraldoia eginen dute Stadium Galeko kanpoaldean. Bazkalostean, 15:00etatik 16:00etara, musikaz girotuko dute ingurua.

Paella erraldoian parte hartzeko, https://bit.ly/PaellaEnGal estekan eman beharko da izena. Parte hartzen dutenek, 5 euroen truke paella eta freskagarria eskuratzeko aukera izanen dute. Hau guztia klubaren eta Corner Txuribeltz tabernaren partetik eskainiko da.

Honez gain, Real Unionek euro batean jarriko ditu salgai iganderako sarrerak. Abonatu bakoitzak horrelako hamar sarrera eskuratu ahal izanen ditu gehienez. Horretarako Real Uniongo dendara hurbildu beharko da hurrengo ordutegian: asteartean 17:00etatik 19:00etara; asteazkenean 10:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 19:00etara; eta igandean, 11:00etatik 18:00etara. 

(Argazkia: Real Murcia)

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika