16 Eka, 2018 real union, arnasberritu, ceberio, martinez
Azken fitxaketek Real Unioneko lehen taldearen batez besteko adina nabarmen jaitsi dute. Jon Ceberio erdilari donostiarrak 21 urte ditu; Javi Martinez aurrelari iruindarrak 20. Nafarroara begira ari da, hain zuzen ere, Eneko Romo kirol zuzendaria, Peña Sport-en eta Izarran aritu baitira bi jokalariak aurten, hurrenez hurren. Joan den astean kontratua sinatu zuen Yoel Sola ere Izarra taldetik dator.
Jon Ceberio Realean hazitako jokalaria da. Erresuma Batuan, Boltonen esperientzia labur bat eduki ondoren, Tafallan Realak utzita ibili zen. 32 partida jokatu zituen, 27 hasieratik. Realak ez dio kontratua luzatu, eta Real Unionen ariko da 2018/2019 sasoian. Javi Martinez Osasunako harrobiko jokalaria da. Aurten, Izarran, 18 partida jokatu eta hiru gol sartu ditu.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...