23 Mai, 2022
Larunbatean urteko azken partidua jokatu zuen Oiartzunen kontra eta 1-0 galdu zuen
Oiartzun KE: Muguruza; Jon Mikel Mitxelena, Mikel Mitxelena, Bermount (Lapazaran, 63. min.), Iraola; Aramburu, Bengoetxea (Fernández, 54. min.), Leonet (Salaberria, 77. min.), Echave, Cortajarena (Salvador, 68. min.); Noble (Eizmendi, 57. min.).
Real Unión B: Iza; Cabo, Goñi, Martinez de Liza, Olaciregui (Del Val, 70. min.); Lopez (Ariztimuño, 61. min.), Plaza (Herrero, 61. min.), Bravo, Rodrigo (Fernandez, 61. min.), Gonzalez; Arzak.
Emaitza (1-0): 1-0, Mitxelena (50. min.).
Epailea: Mikel Alonso Aguirre (Euskadi). Txartel horia atera zien Nobleri (56. min.) Oiartzun KEren aldetik eta Olacireguiri (51. min.), Arzaki (66. min.) eta Bravori (72. min.) Real Union Bren aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Errejional Mailako 34. jardunaldia. Karla Lekuona.
Real Union B-k, pasa den larunbatean, denboraldiko azken neurketa jokatu zuen Oiartzunen kontra. 1-0 galdu ondoren, eta aurreko astean ziurtatu zuen moduan, mailaz jeitsiko da taldea eta datorren urtean, Gorengo Mailan jokatuko du.
Partiduaren lehen zatia parekatuta amaitu zuten bi taldeek. Hutsera berdinduta zeuden bigarren zatiko bostgarren minutuan Oiartzunek gola eskuratu baino lehen. Neurketaren 50. minutuan, hain zuzen ere, etxeko taldeko Mitxelenak sartu zuen Oiartzuni garaipena eman zion gola.
Emaitza honekin eta aurreko astean ziurtatu zuen moduan, talde txuribeltza mailaz jaitsiko da eta datorren denboraldian Gorengo Mailan arituko da. Carlos Garciaren mutilek zorterik gabeko urtea izan dute hau, eta sailkapeneko hamabostgarren postuan amaitu dute 34 punturekin guztira, Ordizia taldearekin berdinduta.
(Argazkia: Gio Batista)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...