REAL UNION B-K BERDINKETAREKIN AMAITU ZUEN JARDUNALDIA
Futbola

REAL UNION B-K BERDINKETAREKIN AMAITU ZUEN JARDUNALDIA

Bigarren taldeak bina berdinduta amaitu zuen igandean Añorgaren aurka jokatutako partiduan

Añorga KKE: Eraunzetamurgil; Andonegui (Azpirotz, 60. min.), Unanue, Amiano, Aramendi; Franco (Maiz, 77. min.), Yarza, Sevillano, Aranburu (Aiestaran, 60. min.), Uranga (Alfonso, 69. min.); Larrañaga (Eribe, 77. min.).

Real Union B: Iza; Ariztimuño, Gonzalez, Olaciregui; Fernández (Martinez de Liza, 70. min.); Rodriguez (Herrero, 85. min.), Rodrigo, Ollo, Delpuerto, Arzuaga (Cabo, 70. min.); Bravo (Artola, 89. min.).

Emaitza (2-2): 0-1, Bravo (2. min.); 1-1, Larrañaga (24. min.); 1-2, Arzuaga (60. min.); 2-2, Azpirotz (penaltiz, 89. min.).

Epailea: Julen Lasarte Gonzalez (Euskadi). Txartel horia atera zien Aramendiri (63. min.) eta Unanueri (68. min.) Añorga KKEren aldetik eta Gonzalezi (30. min.), Bravori (38. min.) eta Izari (66. min.) Real Union Bren aldetik. Asier Díez Real Union Bren delegatua kanporatu zuen txartel gorri zuzenarekin (69. min.). Carlos Garcia Real Union Bren entrenatzailea ere kanporatu zuen partida bukatu ondoren, lehenik txartel horia zuena (12. min.).

Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 30. jardunaldia. Rezola.

Real Union B taldeak, pasa den igandean, denboraldiko 30. jardunaldia jokatu zuen Rezola zelaian Añorgaren aurka. Txuribeltzak birritan aurretik egon baziren ere, azken minutuan, zalantza handiak sortu zituen penalti batek berdinketa ahalbidetu zion etxeko taldeari.

Carlos Garciak entrenatzen dituen mutilak indarrez atera ziren zelaira Añorgan, eta bigarren minutuan lehendabiziko gola sartzeko aukera aprobetxatu zuen Ekhi Bravok. Etxeko taldearen erantzuna 22 minutu beranduago etorri zen, Larrañagaren eskutik. Atsedenaldira beraz, bana berdinduta iritsi ziren bi taldeak. Bigarren zatia hasi eta 15 minutura, Arzuagak jarri zuen berriz ere bere taldea aurretik. Irundarrek 1-2ko markagailua mantentzen jakin zuten amaierara arte, baina azken minutuan eztabaidak sortu zituen jokaldiak berdinketa ahalbidetu zion berriz ere Añorgari. Epaileak zalantza handiko penalti bat adierazi zuen 89. minutuan eta Azpirotzek lortu zuen gola sartzea. 2-2ko emaitzarekin, Real Union B-k ezin izan zituen hiru puntuak Irunera ekarri.

Denboraldia bukatzeko lau jardunaldiren faltan, Real Union B sailkapeneko hamabostgarren postuan dago kokatuta, 30 punturekin guztira, eta horrela ekingo dio hurrengo asteburuko neurketari. Orduan, bigarren sailkatua den CD Elgoibar jaso beharko du etxean. Partidua larunbatean izango da, arratsaldeko 16etan. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika