27 Ira, 2022
Irungo taldeak Usurbil FT hartu zuen mendean, 0-3ko markagailuarekin
Usurbil FT: Garcia; Iruretagoyena (Boubeta, 81. min.), Marcos, Azpiazu (Niño, 31. min.), Dorronsoro (Uli, 75. min.); Otaegui, Urrutia, Mujika (Illarramendi, 46. min.), Marcos (Hernandez, 61. min.), Ugalde; Fiore.
Real Union B: Santafosta (Flores, 76. min.); Arteaga, Gordo, Sagredo, Ollo; Rodriguez, Garcia (Corvo, 70. min.), Sanchez, Fernandez (Letamendia, 57. min.), Gonzalez (Artola, 81. min.); Palenzuela (Chacon, 63. min.).
Emaitza (0-3): 0-1, Palenzuela (31. min.); 0-2, Palenzuela (41. min.); 0-3, Chacon (80. min.).
Epailea: Lidia Barragan Gaspar. Txartel horia atera zion Chaconi (64. min.) Real Union Bren aldetik.
Bestelakorik: Erregional Preferente Mailako 2. jardunaldia. Harane. 200 ikusle inguru.
Real Union B taldeak denboraldiko bigarren partida jarraian irabazi zuen pasa den larunbatean Usurbil FT-ren kontra. Gainera, garaipen sendo bat lortu zuen, izan ere, 0-3ko markagailuarekin irabazi zien usurbildarrei.
Lehen gola 31. minutuan iritsi zen Palenzuelaren eskutik. Hamar minutu beranduago, Palenzuelak berak 0-2koa ezarri zuen eta emaitza honekin iritsi zen neurketa atsedenaldira. Bigarren zatian berriz, 64. minutuan, zelaira atera berria zen Chaconek sartu zuen hirugarren gola eta markagailua 0-3 gelditu zen neurketa bukaera arte.
Real Unioneko bigarren taldeak neurketa guztiak irabazi ditu denboraldi hasiera honetan eta sailkapeneko liderra da sei punturekin. Datorren asteburuan, indar berarekin, etxean arituko da talde txuribeltza Mundarro FKE-ren kontra.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...