Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
03 Mai, 2022
Aurkaria aurretik jarri bazen ere, txuribeltzek neurketari buelta eman eta markagailuan berdintzea lortu zuten
Real Unión B: Iza; Ariztimuño; Fernandez (Artola, 72. min.), Olaciregui, Gonzalez; Ollo (Cabo, 79. min.), Rodriguez, Rodrigo (Goñi, 46. min.), Delpuerto (Arzuaga, 69. min.), Bravo; Herrero (López, 46. min.).
CD Elgoibar: Jon Guillo; Barrenechea, Arrizabalaga, Julen Guillo (Alonso, 79. min.), Macazaga (Sanchez, 79. min.); Bereziartua, Goñi, Izaguirre (Gil, 84. min.), Garcia (Basurto, 64. min.), Seydi; Arriola (Ruiz, 64. min.).
Emaitza (2-2): 0-1, Arriola (31. min.); 0-2, Arriola (60. min.); 1-2, Olaciregui (77. min.); 2-2, Ariztimuño (83. min.).
Epailea: Jesus Ibañez Gonzalez (Euskadi). Txartel horia atera zien Rodrigori (34. min.) eta Delpuertori (55. min.) Real Union Bren aldetik eta Bereziartuari (29. min.), Ruizi (45. min.), Barrenecheari (54. min.), Macazagari (65. min.), Basurtori (81. min.) eta Sanchezi (90. min.) CD Elgoibar taldearen aldetik. Txartel gorria atera zien bi txartel hori ikusi ondoren Lopezi (58. min. eta 90. min.) Real Union Bren aldetik eta Seydiri (24. min. eta 75. min.) CD Elgoibar taldearen aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 31. jardunaldia. Galeko anexoa.
Real Union Bk etxean jokatu zuen igandean, Elgoibar taldearen aurka denboraldiko 31. jardunaldia. Ohorezko Errejional Mailan jarraitzeko azkeneko saiakeretan, txuribeltzek puntu bat eskuratu ahal izan zuten, aurkariak sartutako bi golak berdintzea lortu eta gero. Partidu zaila zuen Real Unionek, izan ere, sailkapenean bigarren postuan dagoen taldea jaso behar izan zuen. Hala ere, Real Unionek bere maila erakutsi zuen.
Neurketaren lehendabiziko zatian, Elgoibar aurreratu zen markagailuan, Arriolak 31. minutuan sartutako gol batekin. Bigarren zatiko 60. minutuan gainera, aurkariaren bigarren gola iritsi zen, oraingoan ere Arriolaren eskutik etorri zena. 0-2koarekin Elgoibarren garaipena ziurtatua zegoela zirudienean, 77. minutuan Olacireguik eta 83. minutuan Ariztimuñok bi gol sartu zituzten eta berdinketa eskuratu zuten txuribeltzentzat.
Emaitza honekin, sailkapenean puntu bat gehiago batzea lortu zuen Real Unionek, Ordizia bere aurkari zuzenetik aldenduz. Hurrengo partidua gainera, beraien gainetik kokatuta dagoen Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko dute. Neurketa hau erabakigarria izango da mailari eusteko borroka horretan.
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...