25 Urr, 2022
Orioko taldeak 2-1ko markagailuarekin garaitu zuen talde txuribeltza
Orioko FT: Agirrezabal; Mugica, Garate, Olano, Colado; Barrenetxea, Emparanza (Amas, 74. min.), Arruti (Santos, 81. min.), Astigarraga, Dorronsoro (Urdangarin, 70. min.); Bruño (Iruretagoiena, 74. min.).
Real Union B: Flores; Arteaga, Cabo (Blanco, 78. min.), Gordo, Ollo (Garcia, 64. min.); Rodriguez, Letamendia (Artola, 64. min.), Sanchez, Fernandez (Palenzuela, 73. min.), Sagredo; Abad (Gonzalez, 64. min.).
Emaitza (2-1): 1-0, Barrenetxea (28. min.); 2-0, Barrenetxea (61. min.); 2-1, Palenzuela (78. min.).
Epailea: Jon Ander Cespedes Urbieta. Txartel horia atera die Santosi (90. min.) Orioko FT taldean eta Rodriguezi (32. min.), Ollori (37. min.) eta Abadi (57. min.) Real Union B taldean.
Bestelakorik: Gorengo Erregional Mailako 1. Multzoko 6. jardunaldia. Mendibeltz. 200 ikusle inguru.
Real Union B-k aurtengo denboraldiko bigarren porrota jaso zuen asteburuan Mendibeltz zelaian. Santo Tomas Lizeoaren aurrean galdu ondoren, Orioko taldeak ere txuribeltzak gainditzea lortu zuen, 2-1eko markagailuarekin.
Etxeko taldea aurreratu zen partiduaren 28. minutuan, Barrenetxeak sartutako golari esker eta 1-0ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatiko 61. minutuan, Oriokok bigarrena sartu zuen, berriz ere Barrenetxearen eskutik eta aldea ireki zuen Real Unionekin. Hala ere, talde irundarrak ez zituen besoak jaso eta aldea murrizten saiatu zen, baita lortu ere. 17 minutu beranduago, Palenzuelak txuribeltzen lehen gola eskuratu zuen eta beraz, 2-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Hala ere, ezin izan zuten berdinketa lortu eta etxeko taldearentzat izan ziren jardunaldiko puntuak.
Bi porrot jarraian jaso ondoren, Real Union B sailkapeneko hirugarren postuan dago kokatuta, 12 punturekin guztira, Axular eta Oriorekin berdinduta eta Universidad de Deusto eta Euskalduna taldeetatik puntu bakarrera. Datorren asteburuan, txuribeltzek Sanpedrotarra FT jaso beharko dute Galeko anexoan.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...