18 Urr, 2022
Talde txuribeltzak 0-1 galdu zuen Galeko anexoan Santo Tomas Lizeoaren kontra
Real Union B: Flores; Arteaga (Cabo, 83. min.), Gordo, Ollo, Corvo; Rodriguez, Blanco (Letamendia, 59. min.), Sanchez, Fernandez (Abad, 75. min.), Gonzalez (Artola, 75. min.); Sagredo.
Santo Tomas Lizeoa KE: Gonzalez; Okerantza, Wiseman, Martinez de Osab (Egurcegui, 60. min.), Apaolaza; Garaicoechea (Balda, 79. min.), Ruiz (Cardona, 71. min.), Puldain (Beñat Vaquero, 54. min.), Lizeaga (Apaolaza, 79. min.), Laboreria; Aitor Vaquero.
Emaitza (0-1): 0-1, Apaolaza (57. min.).
Epailea: Borja Villanueva Odriozola. Txartel horia atera die Sagredori (66. min.), Rodriguezi (81. min.) eta Cabori (86. min.) Real Union Bn eta Martinez de Osabi (30. min.), Apaolazari (76. min.) eta Gonzalezi (89. min.) Santo Tomas Lizeoa KEn.
Bestelakorik: Erregional Preferente Mailako 1. Multzoko 5. jardunaldia. Galeko anexoa. 200 ikusle inguru.
Real Union B-k denboraldiko lehen partida galdu zuen asteburuan. Galeko anexoan aritu zen Santo Tomas Lizeoaren kontra eta 0-1eko markagailuarekin porrota jaso zuen talde irundarrak.
Txuribeltzek ez zuten denboraldiko partidarik onena jokatu, baina aukerak sortuz aurkaria baino hobeak izan ziren neurketa guztian zehar. Hala ere, aukera horiek gol bilakatu ezinik, hutsean utzi zuten euren markagailua. Santo Tomas Lizeoak aldiz, bere aukera errematatu ahal izan zuen eta 57. minutuan, Apaolazak gola sartu eta jardunaldia bereganatu zuen.
Azken jardunaldi honen ondotik, Real Union B sailkapeneko bigarren postuan dago, Universidad de Deusto taldearen atzetik, 12 punturekin guztira. Hurrengo asteburuan, Oriora joanen da taldea, Orioko FT-ren aurka neurtzeko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...