Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
15 Ots, 2022
Irundarrek hiru puntu oso garrantzitsu batu zituzten sailkapenean eta hamargarren postua eskuratu zuen
Ohorezko errejional mailako Real Union B taldeak igandean hitzordu zail bat izan zuen Stadium Galeko ondoko zelaian. Izan ere, hirugarren postuan dagoen Eibar taldea jasotzea egokitzen zitzaien eta neurketa estua izango zela aurreikusia zuten. Hala ere, irundarrek beraien indarra erakutsi zuten zelaian eta 2-1eko markagailuarekin irabaztea lortu zuten.
Lehenengo zatiko 24. minutuan, Real Union aurretik jarri zen Ollok sartutako gol eder batekin. Jokalariak, korner jaurtiketa baten ondoren, aldaratzea harrapatu eta areaz kanpotik baloia sarera sartzea lortu zuen. Taldea 1-0koarekin joan zen atsedenaldira, eta bigarren zatia ere abantaila horrekin hasi zuen. Gainera, aldea handitzeko aukera ere errematatu zuen, neurketaren 56. minutuan Navajasek 2-0ekoa eskuratu baitzuen taldearentzat. Eibarrek honi aurre egin behar ziola ikusita, gogor saiatu zen eta irundarrek zuten errenta murriztea ere lortu zuen, Markel Aranak 65. minutuan sartu zuen golarekin. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta partida 2-1eko markagailuarekin amaitu zen Real Unionen alde.
Egoitz Sayar ezin izan zen igandean bere taldearekin zelaian egon, baina norgehiagokan eskuratutakoa oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen: “Taldeak oso itxura ona eman zuen. Nahiz eta agian beraiek baloia gehiago eduki, hasieratik aukerak guk jarri genituen. 2-1eko emaitza mantentzea lortu genuen eta horrela, hiru puntuak etxean geratu ziren. Honek taularen erdian mantentzea ere baimendu digu”.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...