REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI
Futbola

REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI

Real Uniongo bigarren taldeak 2-0 irabazi zuen Mutrikuren kontra, baina ezin izan dio Ohorezko Errejional Mailari eutsi

Real Union B: Iza; Cabo, Martinez de Liza, Olaciregui, Gonzalez; Rodriguez (Plaza, 76. min.), Goñi (Arzak, 84. min.), Lopez, Ollo (Rodrigo, 63. min.), Carrillo (Navajas, 63. min.; Fernandez, 72. min.); Bravo.

Mutriku FT: Burgaña; Etxebarria; Arrizabalaga, Bedialauneta, Andonegi (Alberdi, 82. min.); Lezertua (Elizburu, 59. min.), Blanco (Aizpurua, 59. min.), Linder, Landaribar (Olabarria, 66. min.), Lizardi (Iparragirre, 72. min.); Ibarlucea.

Emaitza (2-0): 1-0, Carrillo (11. min.); 2-0, Olaciregui (54. min.).

Epailea: Xabier Carballo Moreda (Euskadi). Txartel horia atera zien Carrillori (22. min.) eta Gonzalezi (35. min.) Real Union Bren aldetik eta Lezertuari (25. min.), Arrizabalagari (44. min.), Andonegiri (61. min.) eta Linderi (87. min.) Mutriku FTren aldetik. Carlos Garcia Real Union Bren entrenatzaileari ere txartel horia atera zion (53. min.).

Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 33. jardunaldia. Galeko anexoa.

Real Union B-k, pasa den larunbatean, Mutrikuren aurka jokatu zuen denboraldiko azken aurreko neurketa. Galeko anexoan aritu ziren bi taldeak eta 2-0eko markagailuarekin eskuratu zuten garaipena etxekoek. Hala ere, Aloña Mendiren garaipena dela eta, ezin izan diote mailari eutsi eta, datorren urtean, Gorengo Mailan jokatuko du talde irundarrak.

Neurketa hasi eta hamaikagarren minutuan jarri ziren aurretik txuribeltzak, Carrillok sartutako gol batekin. Bigarren zatian gainera, abantaila handitzea lortu zuten eta Olacireguik bigarren gola eskuratu zuen taldearentzat. Garaipena beharrezkoa zuten irundarrek maila mantentzeko, baita Aloña Mendiren porrota ere, eta azken hau ez zen gertatu. Talde honek Allerruren kontra irabazi eta Real Unionen jeitsiera ziurtatu zuen.

Nahiz eta dena erabakita egon, heldu den asteburuan Carlos Garciaren taldeak azken partidua jokatu beharko du Oiartzunen aurka.

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika