08 Mar, 2022
Irundarrek lehenengo sailkatuaren kontrako neurketa 2-0eko markagailuarekin amaitu zuten
Pasa den larunbatean Real Unioneko bigarren taldeak hitzordu zail bat izan zuen Fanderia zelaian. Izan ere, denboraldiko 24. jardunaldi honetan, sailkapeneko liderraren aurka aritu ziren, Touring taldearen kontra hain zuzen ere. Egoitz Sayarren mutilak saiatu baziren ere, aurkaria nagusi izan zen eta azkenean, 2-0eko markagailuarekin galdu zuten partidua.
Neurketa Olloren lesioarengatik baldintzatua gelditu zen lehenengo zatian Real Union B-rentzat. Izan ere, ezbehar honekin taldearen eskema aldatu behar izan zuen Sayar entrenatzaileak eta horrek desoreka ekarri zien irundarrei. Egoera probestuta, Touringeko Tarragona jokalariak lehen gola sartu zuen atsedenaldia baino bi minutu lehenago, eta beraien alde jarri zuten markagailua.
Bigarren zatian berriz, txuribeltzak gogor saiatu ziren berdinketa lortzen, baina ez zuten asmatu. Gainera, etxeko taldeko Jimenezek bigarren gola eskuratu zuen norgehiagoka amaitzeko zazpi minutu falta zirenean. Horrela, Real Union B esku hutsik itzuli zen etxera, sailkapenean dituen 25 puntuak mantenduz.
Hurrengo hitzordua Stadium Galeko anexoan izango du Egoitz Sayarren taldeak. Asteburu honetan, Urola KE jasotzea egokituko zaie, sailkapenean atzetik puntu bakar batera dagoen taldea hain zuzen ere.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...