Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
10 Mai, 2022
Amaikak Bat-en kontra 1-0 galdu ondoren, talde txuribeltza besteen zain egon beharko da bere burua libratzeko
Amaikak Bat KE: Bastida; Txomin Beitia (Lete, 65. min.), Arregui, Aguirre, Echevarria; Rubio, Duñabeitia, Etxeberria, Iribar, Beristain (Joseba Beitia, 75. min.); Aznal (Azkoitia, 80. min.).
Real Union B: Iza; Ariztimuño, Fernandez (Arzuaga, 58. min.), Olaciregui, Gonzalez (Arzak, 87. min.); Goñi, Ollo, Delpuerto (Martinez de Liza, 58. min.), Artola (Herrero, 5. min.), Rodrigo (Cabo, 58. min.); Bravo.
Emaitza (1-0): 1-0, Duñabeitia (41. min.).
Epailea: Liher Martin Delgado. Txartel horia atera die Rubiori (49. min.), Arreguiri (65. min.), Iribari (68. min.), Bastidari (86. min.) eta Leteri (89. min.) Amaikak Bat taldearen aldetik eta Fernandezi (27. min.) eta Ariztimuñori (86. min.) Real Union Bren aldetik. Ariztimuño kanporatu du (90. min.).
Bestelakorik: Ohorezko Errejional Mailako 32. jardunaldia. Errotazar.
Real Union B-k, pasa den larunbatean, Amaikak Bat taldearen aurka jokatu zuen denboraldiko 32. jardunaldia. Errotazar zelaian aritu ziren bi taldeak eta 1-0ko emaitzarekin amaitu zuten neurketa. Mailari eusteko lehian dabiltza irundarrak azken aldian, eta asteburuan lortutako emaitzak helburu hori zaildu egin die.
Gol bakarra egon zen jardunaldi guztian zehar eta hori Duñabeitiak Amaikak Bat-en alde sartutakoa izan zen. Atsedenaldia baino lehen, 41. minutuan, sartu zuen etxeko taldeko jokalariak baloia sarera eta horrekin, garaipena eskuratu zuten donostiarrek. Txuribeltzek ezin izan zioten honi aurre egin eta orain, egoera are zailagoa bilakatu zaie Ohorezko Errejional Mailari eusteko.
Denboraldia amaitzeko bi jardunaldi falta dituzte Real Unionekoek, Mutriku eta Oiartzun taldeen aurkako partiduak hain zuzen ere. Taldeak salbazioa lortzeko bi neurketa horiek irabazi beharko ditu eta beste taldeen emaitzei adi egon, zehazki Aloña Mendik bere bi partiduak galtzeko esperoan izan eta Ordiziak sei puntu ez eskuratzeko zain.
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...