Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
08 Aza, 2022
Golik gabeko jardunaldia jokatu zuen talde irundarrak Zubietan
Universidad de Deusto FC: Harto; Alberto Garcia (Resurreccion, 53. min.), Matilla, Bidasoro, Echeberria (Villagarcia, 75. min.); Ucin (Serrats, 75. min.), Omar Garcia, Ugartemendia, Maruri, Mendive; Carlavilla.
Real Union B: Iza; Arteaga, Cabo, Gordo, Sagredo; Letamendia (Sanchez, 25. min.), Ollo (Abad, 78. min.), Fernandez (Palenzuela, 78. min.), Corvo, Artola (Gonzalez, 67. min.); Blanco (Rodriguez, 67. min.).
Emaitza: (0-0).
Epailea: Alvaro de la Iglesia Gutierrez. Txartel horia atera zien Resurreccioni (73. Min.) Universidad de Deusto FC taldean eta Sanchezi (57. min.), Fernandezi (78. min.) eta Gordori (86. min.) Real Union B taldean.
Bestelakorik: Gorengo Errejional Mailako 1. Multzoko 8. jardunaldia. Zubieta. 100 ikusle inguru.
Real Union B-k Zubietan jokatu zuen pasa den asteburuko jardunaldia, Universidad de Deusto taldearen kontra. Porrota sahiestu bazuen ere, neurketa zaila jokatu zuen eta golik gabeko partidu baten ostean, markagailua hutsean utzi zuten bi taldeek.
Sanpedrotarrari Galen garaitu ondotik, klub txuribeltzaren bigarren taldeak neurketa zaila jokatu zuen Zubietan pasa den asteburuan. Denboraldiko zortzigarren jardunaldia zen eta Universidad de Deustori irabaztea ezinezkoa egin zitzaien Carlos Garciaren mutilei. Horrela, ezin izan zuten golik sartu, ez talde batez ezta bertzeak ere, eta markagailua hutsean utzi zuten partidu bukaerarako.
Emaitza honekin, Real Union B-k sailkapeneko bigarren postuari eutsi dio, 16 puntu batu ondotik. Lehen postuan dagoen Orio taldeak baino puntu bat gutxiago du eta berdinduta dago atzetik duen Euskaldunarekin. Datorren asteburuan talde txuribeltzak Allerrurri egin beharko dio aurre, Lezoko zelaian.
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...
Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek
Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...
Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko
Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...