Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
11 Urr, 2022
Unai Gordok azken minutuan sartutako gol batek eman zion garaipena talde txuribeltzari
CD Roteta: Rodriguez; Mikel Isasmendi, Aguado, Lestuzzi, Barrena; Redin, Urrutia, Bergera (Lopez, 87. min.), Salvador (Osacar, 89. min.), Enrique (Ander Isasmendi, 83. min.); Mitxelena (Baños, 89. min.).
Real Union B: Flores; Arteaga (García, 66. min.), Gordo, Ollo, Corvo; Rodriguez, Sanchez (Abad, 66. min.), Fernandez, Gonzalez (Blanco, 85. min.), Palenzuela (Chacon, 85. min.); Artola (Cabo, 66. min.).
Emaitza (0-1): 0-1, Gordo (89. min.).
Epailea: Eneko Zamarron Royuela. Txartel horia atera die Salvadorri (47. min.), Redini (58. Min.), Aguadori (63. min.) eta Lopezi (89. min.) CD Rotetan eta Sanchezi (28. min.), Gordori (37. min.) eta Arteagari (41. min.) Real Union Bn. Carlos Garcia Real Union Bren entrenatzailerai (28. min.) eta Anibal Martínez bigarren entrenatzaileari ere (77. min.) txartel horia atera die.
Bestelakorik: Erregional Gorengo mailako 4. jardunaldia. Martutene. 200 ikusle inguru.
Real Unionek Roteta taldea bisitatu zuen asteburuan, denboraldiko laugarren jardunaldia jokatzeko. Bi taldeek markagailua hutsean geratuko zela uste zutenean, talde txuribeltzeko Unai Gordok gola sartu zuen neurketaren azken minutuan eta honekin bertze hiru puntu batu zituen sailkapenean Real Unioneko bigarren taldeak.
Irundarrei partidan sartzea kosta egin zitzaien, eta neurketa zaila izan zela aipatu zuten, batez ere lehendabiziko zatian. Hala ere, Real Unionek ez zuen amore eman eta saiatzen jarraitu zuen azken minutura arte. Hain zuzen ere, norgehiagokaren 89. minutuan lortu zuten jardunaldiko gol bakarra eta garaipena eman ziena txuribeltzei. Unai Gordok sartu zuen eta 0-1eko markagailuarekin laugarren jardunaldia jarraian irabazi zuen Real Unioneko harrobiko taldeak.
Bertze garaipen bat eskuratu ondotik, talde irundarrak ez du oraindik porrotarik jaso denboraldi hasiera honetan eta sailkapeneko lider bilakatu da, 12 punturekin. Horrela, puntuak batzen jarraitu nahiko du taldeak datorren asteburuan ere, Galeko anexoan San Tomas Lizeo KE taldearen kontra jokatuko duen neurketan.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...