Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
04 Urr, 2022
Talde txuribeltzak 9 puntutik 9 lortu ditu dagoeneko denboraldi hasiera honetan
Real Union B: Flores; Arteaga, Cabo, Gordo, Sagredo; Rodriguez (Abad, 81. min.), Garcia (Corvo, 61. min.), Letamendia (Artola, 77. min.), Sanchez, Gonzalez (Chacon, 85. min.); Palenzuela (Fernandez, 61. min.).
Astigarragako Mundarro FKE: Urigoitia; Oyarzun, Garin (Errasti, 85. min.), Martxel Pastoriza, Marcos; Pintos (Xabat Pastoriza, 78. min.), Cerrillo (De Jesus, 72. min.), Prior, Prieto (Garciandia, 59. min.), Martin; Castaño (Mateos, 66. min.).
Emaitza (2-1): 1-0, Letamendia, penaltiz (10. min.); 1-1, Garciandia (93. min.); 2-1, Fernández (96. min.).
Epailea: Xabier Persona Peña. Sagredo kanporatu du bi txartel hori ikusi ondoren (33. min. eta 88. min.) Real Union Bren aldetik eta Martinek (62. min.), Xabat Pastorizak (80. Min.) eta Garciandiak (89. min.) txartel horia ikusi dute Astigarragako Mundarro FKEren aldetik.
Bestelakorik: Erregional Gorengo Mailako 3. jardunaldia. Galeko anexoa. 200 ikusle inguru.
Real Union B taldeak Astigarragako Mundarro garaitu zuen pasa den larunbatean Galeko anexoan jokatutako neurketan. Denboraldiko hirugarren neurketa zen eta 2-1eko markagailuarekin irabazi ondotik, talde txuribeltzak 9 puntutik 9 lortu ditu sailkapenean.
Partidua hasi eta hamargarren minutuan aurreratu zen Real Union. Letamendiak sartu zuen gola penaltiz eta horrela, 1-0ekoarekin, etxeko taldea nagusitu zen neurketa bukaerara arte. Azken minutuetan aldiz, talde txuribeltzeko Sagredo kanporatua izan zen, bigarren txartel horia jaso eta gero, eta norgehiagoka maldan gora jarri zitzaien irundarrei. Luzapenean gainera, aurkariak berdinketa lortu zuten, Garciandiak 93. minutuan sartutako gol batekin. Hala ere, etxeko taldeak ez zituen besoak jaso eta hiru minutu beranduago, partida amaitzear zegoela, Fernandezek bigarren gola sartu eta 2-1eko emaitzarekin garaipena eskuratu zuen Real Unionek azkenean.
Talde txuribeltzak neurketa guztiak irabazi ditu denboraldi hasiera honetan eta horregatik, 9 puntutik 9 batu ditu sailkapenean. Horrela, beste garaipen baten bila, CD Roteta taldea bisitatuko dute datorren asteburuan.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...