15 Mar, 2022
Txuribeltzak aurretik ibili baziren ere, azkenean 2-3ko markagailuarekin ihes egin zien neurketak
Pasa den larunbatean Ohorezko Errejional Mailako Real Uniongo taldeak denboraldiko 25. jardunaldia jokatu zuen etxean Urola KE taldearen aurka. Txuribeltzek, bigarren zatian, markagailua irauli eta aurretik jartzea lortu zuten, baina azkenean aurkarientzat izan ziren arratsaldeko hiru puntuak.
Lehenengo zatian bi taldeek ere hutsean utzi zituzten beraien markagailuak. Ezin izan zuten aukerarik errematatu eta, honen ondoren, bigarren zatian saiatu ziren egoera honi buelta ematen. Horrela, 51. minutuan, bisitariek aurrea hartu zuten eta, Zabalak sartutako gol batekin, 1-0eko markagailua ezarri zuten. Sei minutu beranduago, aldiz, etxeko Bravoren aukera etorri zen eta berdinketa eskuratu zuen Real Unionek. Neurketa amaitzeko 20 minutu geratzen zirenean, gainera, Egoitz Sayarren mutilek bigarren gola lortu zuten eta aurretik ipini ziren. Urolak ez zuen amore eman eta beraiek ere berdinketaren bila joan ziren. Beraien lanak fruituak eman zituen eta berdinketa soilik ez, garaipena ere erdietsi zuten kanpokoek. 81. Minutuan, Tapiadorrek sartu zuen berdinketaren gola eta, bi minutu beranduago, Urisabelek errematatu zuen aukera, behin betiko 2-3ko markagailua ezarriz.
Real Unionek hurrengo neurketa Hernaniko Zubipe zelaian jokatuko dute, bertako Allerruren aurka. Talde hau sailkapeneko azken aurreko postuan dago kokatuta, irundarrek baino postu bat beherago, eta bederatzi puntu gutxiagorekin.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...