REAL UNION B SAILKAPENEKO LIDER BILAKATU DA
Futbola

REAL UNION B SAILKAPENEKO LIDER BILAKATU DA

Euskaldunari 2-4 irabazi ondotik, talde irundarra 23 punturekin kokatu da sailkapeneko lehen postuan

SD Euskalduna: Pajares; Setien, Azpillaga, Mendizabal, Toledo; Etxeberria (Lavaud, 71. min.), Extremera (Badallo, 71. min.), Iruin (Iturrarte, 46. min.), Ipintza, Arabaolaza; Parada (Sanchez, 46. min.).

Real Union B: Flores; Arteaga, Cabo (Blanco, 69. min.), Gordo, Sagredo; Olaciregui, Garcia (Chacon, 79. min.), Ollo (Letamendia, 59. min.), Corvo; Herrero (Sanchez, 79. min.), Palenzuela (Abad, 72. min.).

Emaitza (2-4): 0-1, Palenzuela (12. min.); 0-2, Palenzuela (23. min.); 0-3, Palenzuela (42. min.); 1-3, Sanchez (48. min.); 1-4, Gordo (62. min.); 2-4, Badallo (86. min.).

Epailea: Jagoba Iturriaga Azpeitia. Txartel horia atera zien Etxeberriari (44. min.) SD Euskalduna taldean eta Cabori (38. min.), Gordori (56. min.) eta Olacireguiri (85. min.) Real Union B taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Errejional mailako 1. Multzoko 11. jardunaldia. Ubitarte. 200 ikusle inguru.

Real Union Bk bertze garaipen eder bat erdietsi zuen pasa den larunbatean Ubitarte zelaian, Euskalduna taldearen kontra jokatutako neurketan. Palenzuelak lehen zatian sartutako hiru golak baliagarriak izan ziren errenta lortzeko eta partida erabakita uzteko.

Klub txuribeltzeko harrobiko taldea 12. minutuan aurreratu zen markagailuan Palenzuelak sartutako golarekin. Hamaika minutu beranduago, Palenzuelak berriz ere gola sartu eta 0-2koa ezarri zuten. Atsedenaldira iristeko hiru minutu gelditzen zirenean gainera, jokalari berak jardunaldiko hirugarren gola lortu eta 0-3ko markagailuarekin neurketa ia erabakita utzi zuen irundarren alde.

Bigarren zatian berriz, etxeko taldeak ahaleginak egin zituen emaitza berdintzeko. Hasi eta hirugarren minutura, Sanchezek gola egin eta 1-3koa ezarri zuen markagailuan. Hala ere, talde txuribeltzak ez zuen amore eman eta laugarren gola sartu zuen Gordok (62. minutuan), Euskaldunak deuseztatu ezin izango zuen abantaila eskuratuz. Edonola ere, etxekoak saiatu ziren berdinketa eskuratzen eta ezin izan bazuten ere, azken gol bat sartzeko aukera aprobetxatu zuten 86. minutuan, Badalloren eskutik. Horrela, 2-4ko emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka irundarren alde.

Garaipen berri honekin, Real Union B sailkapeneko lehen postuan kokatu da, 23 punturekin guztira. Atzetik, Orioko FT eta Universidad de Deusto FC taldeak daude, 22 eta 21 punturekin hurrenez hurren. Datorren asteburuan Galen arituko da talde irundarra eta etxean jasoko du Oiartzun KE.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika