REAL UNION BESTE PUNTU BATEKIN ITZULI DA ETXERA
Futbola

REAL UNION BESTE PUNTU BATEKIN ITZULI DA ETXERA

Talde txuribeltzak Balearesen aurkako neurketan 1-1eko markagailuarekin berdindu zuen

Real Unionek berdinketarekin bukatu du denboraldiko bigarren jardunaldia, Balearesen aurka banako markagailua erdietsi ondoren. Neurketa gogorra izan zen txuribeltzentzat eta galtzeko zorian ere izan ziren, baina Carlos Bravok azken minutuetan sartutako golari esker, Irungo taldeak beste puntu baliotsu bat batu zuen sailkapenean.

Partiduaren lehen aukera etxeko taldearentzat izan zen. Pastranak jaurtiketa gurutzatu bat egin zuen, baina Irazustaren atearen eskuin aldetik joan zen kanpora. Bostgarren minutuan aldiz, Real Unionen txanda izan zen. Chema Nuñezek ezker hegaletik erdiraketa egin zuen, baina baloia arean gelditu zen eta epaileak txistua jo eta falta adierazi zuen Jon Anderrentzat, baloia sarera sartzeko egindako saiakerangatik. Hurrengo abagunea Baleareseko Pastranak ahalbidetu zuen berriro ere. Hala ere, Real Uniongo kapitainak hau gelditzea lortu zuen. Norgehiagoka atsedenaldira iristeko puntua zegoenean, Mallorkako taldeak markagailua ireki zuen. Forniesek erdiraketa egin eta Pastranak errematatu zuen 1-0ekoa ezarriz.

Bigarren zatian, txuribeltzak hobe aritu ziren zelaian eta kontrol handiagoa erakutsi zuten jokoan. Errematatu ezin izan zuten saiakera baten ondotik, azkenean, Real Unionen berdinketa iritsi zen Bravoren eskutik. 84. minutuan, hain zuzen ere, sartu zuen baloia sarera, Baleareseko atezainak gelditu ezin izan zuena.

Sailkapenean puntu bat gehiago lortuta, gaur goizean itzuli da Irungo taldea etxera. Aste honetan beste neurketa zail bat prestatu beharko dute, UD Logroñosen aurkako hain zuzen ere. Norgehiagoka hau etxean jokatuko da, irailaren 11n, arratsaldeko 19:30ean.

(Argazkia: CD Atletico Baleares)

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika