REAL UNION BIHAR ARITUKO DA NUEVO VIVERO ZELAIAN
Futbola

REAL UNION BIHAR ARITUKO DA NUEVO VIVERO ZELAIAN

Txuribeltzek bihar, ostiralarekin, jokatuko dute denboraldiko 29. jardunaldia Badajozen aurka

Real Unioneko jokalari eta teknikariak gaur abiatu dira Irundik Badajozera, izan ere, bihar arituko dira Nuevo Vivero zelaian Badajoz taldearen aurka. Denboraldiko 29. jardunaldia izango da hau eta gaueko 21etan jokatuko da.

Txuribeltzek aurrean beste talde gogor bat izango dute bihar eta berriz ere indarrez atera beharko dira zelaira. Badajoz irundarren atzetik doa, baina bi puntuko aldea dute soilik bi taldeek. Gainera, Extremadurako taldeak erakutsi du jada bere balioa. Hain zuzen ere, orain dela bi jardunaldi Deportivori menderatzea lortu zuen etxean, 3-0eko markagailuarekin. Horregatik, Real Unionek ahalik eta maila onena erakutsi beharko du kanpoan oraingoan ere.

Gaur goizeko prentsaurrekoan, Aitor Zulaika entrenatzaileak aipatu duen moduan, “bihar eguna luze samar egingo zaigu, baina honek ez nau arduratzen. Gure taldean pentsatzen ari gara, baita aurrean izango dugun taldean ere. Biok ze joku egingo dugun ikusi behar dugu eta nola ateri zuku gehiago joku horri”. Irundarrak lehengo asteko porrota ahantzi eta berriz ere ekin diote aste honetako lanari. Azpeitiarra pozik azaldu da jokalariek entrenamenduetan erakutsi dutenarekin: “Emaitzak aldekoak ez direnean normalean baino aurpegia haserretuagoak ikusten ditugu, baina taldeak lan ona egin du eta hori da garrantzitsuena. Oso gustora nago eta astea ondo joan da”.

Real Union Ligako bisitaririk onena da eta hori erakutsiko du beste behin bihar ere Badajozen aurka, Nuevo Vivero zelaian, bihar gaueko 21etan. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika