Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
28 Urr, 2022
Neurketa La Planilla zelaian jokatuko dute, igandean, arratsaldeko 16:00etan
Real Unionek aste guztia izan du asteburu honetan jokatuko duen neurketa prestatzeko. Pasa den larunbatetik, ez du partidurik jokatu eta taldea Calahorraren kontrako jardunaldian zentratzeko aukera izan du. Hala ere, oraindik ez dute argi zein jokalarik osatuko duten asteburuko deialdia eta horretarako, gaur eta biharko entrenamenduak baliatuko dituzte. Izan ere, igandean bidaiatu beharko dute txuribeltzek Calahorrara, bertako taldearen kontra neurtzeko. Partidua arratsaldeko 16:00etan izanen da, La Planilla zelaian.
Aitor Zulaikaren hitzetan, aste hau “tipikoagoa izan da, baina ez lasaiagoa”. Azken asteetan bi norgehiagoka jokatzen egon da taldea. Honetan, aldiz, zazpi egun izango dituzte heldu den jardunaldia prestatzeko. Hala ere, azken bi egunetan erabakiko dute zein jokalarik osatuko duten igandeko deialdia. Oraindik ere “bakarren bat berreskuratuko” badute ere, “besteren bat eroriko” dela jakinarazi du entrenatzaileak.
Igandeko partidari begira, “Calahorrak eta Real Unionek hasiera parekatu bat izan dugu sailkapenari dagokionez”, aipatu du Zulaikak. “Calahorrak, ia urtero bezala, plantilla ia osoa berritu du, entrenatzailea barne”, prestatzaileak adierazi duenez. Hala ere “pixkanaka gora egingo duen taldea izango da”, baieztatu du. Aurkariaren ahultasunei eta indargunei erreparatuz, “puntu ahul batzuk badituzte ere, zelai erdian oso indartsu” daudela onartu du azpeitiarrak, eta bertan aritzen den Arias goraipatu du batez ere.
Azken finean, “antzeko egoeran dauden bi talde zelairatuko gara La Planillan”, esan du Zulaikak. Eta parekotasun hori aprobetxatuko du Real Unionek hain beharrezkoa duen garaipena eskuratzeko helburuarekin. Hori guztia igandean ikusiko da, arratsaldeko 16:00etatik aitzinera.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...