REAL UNION CD ROCAREN INGURUKO ARGAZKI ERAKUSKETA ANTOLATZEN ARI DA
Futbola

REAL UNION CD ROCAREN INGURUKO ARGAZKI ERAKUSKETA ANTOLATZEN ARI DA

Talde historikoaren mendeurrenaren ospakizunen barruan kokatuko da erakusketa

Real Union CD Rocaren inguruko argazki erakusketa antolatzen ari da urte honen bukaerarako. Talde historikoaren mendeurrenaren ospakizunen barrenean kokatuko den bertze ekimen bat izanen da hau.

Orain dela ehun urte sortu zen CD Roca, 1923an zehazki. Talde irundarrak 1929 eta 1936 urteen artean bizi izan zituen bere urrezko denboraldiak. Izan ere, sei alditan bilakatu zen Bigarren Mailako Gipuzkoako txapeldun eta maila gorenean aritzeko eskubidea ere lortu zuen, Osasuna, Reala, Real Union eta Logroñesekin batera. Hala ere, klubak maila honi uno egitea erabaki zuen. Edonola ere, arrakastak pilatzen segitu zuen eta Amateur Txapelketako finalerdietara iritsi zen 1933an. Urte horietan, gainera, hainbat jokalarik maila gorenera pasatu ziren Real Unionekin, Urtizberea eta Mancisidorren kasuak izan ziren horiek, bertzeak bertze.

Gerra Zibilaren ondotik, orduan Real Uniongo presidente zen Juan Vollmerrekin akordioa sinatu eta Irungo talde nagusiaren filiala bihurtu zen CD Roca. Hitzarmen hau ez zen aitzinera atera eta 1980 arte bi taldeek euren bakarkako bidea segitu zuten. 1980an berriz, Iñaki de Musika presidente zela, akordioa berrartu eta Roca-Real Union izenarekin aritzen hasi zen, txuribeltzen bigarren taldea bilakatuz. 90. hamarkadan, izena ez ezik, lehen taldearen izena, armarria eta koloreak bereganatu zituen CD Rocak, araudiak behartzen zuen moduan eta horrela, Roca Real Union B taldean bihurtu zen.

Bigarren talde honek 2000. urtean lortu zuen maila nazionalera igatea. Bi denboraldiz aritu zen bertan, eta 01/02 denboraldian mailaz jeitsi zen, Bigarren B Mailako euskal taldea aunitz jeitsi zirelako Bigarren B Mailatik. Hala ere, amore eman gabe, lanean segitu zuen talde historikoak eta 2006an Hirugarren Mailara igan zen bigarren aldiz. Denboraldi hartan, maila mantentzea lortu bazuen ere, Amurrio Hirugarren Mailara jeitsi zen eta horrek, Real Union B Gorengo Mailara jeistea behartu zuen. Horrez gain, Bigarren B Mailara igateko aukera zuten lau euskal taldeek ez zuten hau lortu eta horrek ere, jeitsiera eragin zion talde irundarrari.

Mendeurrenaren urte honetan, Real Union-Rocak Gorengo Erregional mailan jokatu du, joan den urtean Ohorezko Erregional mailatik jeitsi zelako. Hala ere, urteurrena ezin hobe ospatzeko, bigarren taldeak igoera lortu du eta beraz, heldu den denboraldian Erregionalen Ohorezko maila hortan jokatuko du berriro.

Erakusketarako argazkiak

Real Unionek antolatu nahi duen erakusketa horren harira, CD Roca historikoaren argazkiak dituen edonor gonbidatu du hauek elkarbanatzera. Erakusketa urte bukaeran eginen da, baina dagoeneko prestaketetan dabiltza eta horretarako, argazki gehiago bildu nahi dituzte. Horretan lagundu nahi duena klubetik pasatzen ahal da, arreta ordutegian, eta bertan argazkiak eskaneatuko dira. Dagoeneko eskaneatuta baldin badaude, prensa@realunionclub.com helbide elektronikora bidal daitezke, argazkiaren datarekin eta jabearen izen-abizenekin batera. 

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika