25 Ots, 2022
Igandean arituko dira txuribeltzak Real Racing taldearen kontra arratsaldeko 17etan
Real Unionek beste hitzordu garrantzitsu bat izango du asteburu honetan El Sardinero zelaian, Santanderreko Real Racing taldearen aurka. Irundarrek aurreko asteetako indarra berreskuratu eta gogor atera beharko dira zelaira, igandean arratsaldeko 17etan jokatuko duten partiduan emaitza ona eskuratzeko.
Gaur goizean, prentsaurrekoan, Aitor Zulaikak aipatu duen moduan, neurketa hau “beste partidu zail bat izango da”. Azken aldian, aurkari zailak izan dituzte aurrean txuribeltzek eta asteburu honetan ere horrela izango da. Izan ere, azpeitiarrak esan duen bezala, “Real Racing aste honetako 2022ko liderra da eta azken sei partiduetan gol bakar bat jaso dute”. Gainera, denboraldi honetan oraindik ez dute porrotarik jaso beraien etxean eta honek zailtasuna emango dio norgehiagokari. Zulaikak azpimarratu duenez, Racing “oso talde ona da eta oso lehiakorra, leku guztietan eta aurkari guztien aurrean”.
Hala ere, Real Union etxetik kanpo emaitza onenak lortu dituen taldea da eta honek ere bultzada emango die irundarrei. Honez gain, aurreko asteetan garaipen garrantzitsuak lortu dituzte eta honek taldea dinamika on batean sartu duela aipatu du entrenatzaileak: “Hobe da dinamika on batean egotea, honek poztasun puntu bat ematen du. Baina emaitzen dinamika positibo hori mantentzeko, egunero eta partiduro ikusten dugu zerbait hobetu dezakegula eta hortan gaude zentratuta. Gakoetako bat gu geu izatea da, gure joku irizpideak zelaian erakustea eta lehiakorrak izatea”.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...