REAL UNION ETA EUSKAL SAREAK ENPRESAREN ARTEKO AKORDIOA
Futbola

REAL UNION ETA EUSKAL SAREAK ENPRESAREN ARTEKO AKORDIOA

Zozketak eta opariak banatzeaz gain, klubeko bazkide diren autonomo eta enpresek %8ko deskontua izanen dute zuntza kontratatzerakoan

Real Unionek eta Euskal Sareak, Yoigo Negocios enpresaren banatzaile baimenduak, akordio bat sinatu berri dute, klub txuribeltzeko bazkideei zenbait onura ekarriko dizkionak. Tartean, Yoigo Negocios-ekin zuntza kontratatzen duten Real Uniongo bazkide diren autonomo eta enpresek %8ko deskontua izanen dute.

Klub txuribeltzak eta Euskal Sareak sinatu duten akordio honen harira, azken enpresa honek Real Unioneko Preferentziako abonu bat oparituko die Yoigo Negocios kontratatzen duten autonomo eta enpresa guztiei. Abonu hau jasotzeko, klubaren bulegoaren ondoan dagoen dendara joan beharko dira bezeroak, behin kontratua eginda. Gainera, zerbitzua kontratatzen duten partikularrei ere talde irundarraren bufanda oparituko die Euskal Sareak enpresak.

Zozketak eta opariak

Aurreko deskontu eta opariez gain, Euskal Sareak eta Real Unionek zozketak ere ospatuko dituzte, akordioan sinatu duten arabera. Igande honetan (azaroak 13) Stadium Galen jokatuko den Real Union eta Cadiz-en arteko Errege Kopako partida aprobetxatuta, Euskal Sareak eta Marrubik, 500 gominola poltsa banatuko dituzte ikusleen artean. Poltsa bakoitzak QR kode bat izanen du patinete elektriko baten zozketan parte hartzeko. Neurketa bukaeran ospatuko da zozketa eta irabazleak Mendibil Merkataritza gunean dagoen MASlife dendan jaso beharko du saria.

Gainera, landetxe batean bi lagunentzako asteburu bateko hiru egonaldi ere zozketatuko dituzte denboraldian zehar Stadium Galen jokatuko diren bertze hiru jardunaldietan. Partiduetako atsedenalditan eginen da zozketa eta saski txuribeltzaren bidez parte hartu ahalko da.

Gabonetan ere, Gabonetako saski bat oparituko da, jokalari guztiek sinatutako lehen taldeko kamiseta bat izanen duena. Zozketa honetan parte hartzeko, klubak eta enpresak datozen egunotan iragarriko dituzten ekintzei adi egotea beharrezkoa izanen da, Real Unionek azaldu duen moduan.

Zerbitzu hauetan interesatuak daudenek Euskal Sareak enpresaren telefonora dei dezakete (626 65 23 60) edo denda ofizialetara joan: Maslife Irun (Mendibil Merkataritza gunean), Maslife Errenteria (Diputazio plaza, 2) eta Maslife Zarautz (Azara Kalea, 12).

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika