04 Mar, 2022
Igande eguerdian Real Unionek Calahorra taldea jasoko du Stadium Galen
Talde txuribeltzak igandean denboraldiko 26. jardunaldia jokatuko du etxean, Calahorra taldearen aurka, eguerdiko 12etan. Real Unionek sailkapeneko laugarren postuan eta 43 punturekin egingo dio aurre asteburu honetan neurketa honi.
Aitor Zulaikak adierazi duen moduan, “partidu zail bat izango da”. Hala ere, entrenatzaileak gaineratu duenez, azken aldian “neurria hartu diogu Galeko neurketei emaitzei begiratuta”, eta horregatik, “norgehiagoka bizi-bizia izatea espero dut, bai zelaian eta baita harmailetan ere”. Gainera, Real Unionek oso ezaguna du Calahorra eta partidu asko jokatu dituzte aurrez aurre. Arrazoi honengatik ere, azpeitiarrak bi taldeen norantza ikusita, “neurketa erakargarria” izango dela uste du.
Prestatzaileak aipatu bezala, Calahorran badira ezagunak dituzten jokalariak, hala nola Jon Madrazo, lehengo urtean Real Unionen ibilitakoa. Madrazok berak ere igandeko partidua “polita” izango dela aurreikusi du. Talde bisitaria gogoz dagoela ere onartu du eta Stadium Galen neurketa on bat egiten saiatuko direla: “Gogoz gaude, nahiko sasoi ona dugu eta postu onean goaz. Badakigu aurrean dugun taldea nolakoa den, baina gu ere oso landuta gaude eta konfiantza dugu. Liga honetan oso zailak dira partidu guztiak, eta gainera Irunen beraien etxean, baina gogo izugarria dugu han neurketa on bat egiteko”.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...