Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
25 Aza, 2022
Talde irundarrak Gimnastic de Tarragona jasoko du etxean eguerdiko 12:00etan
Real Unionek denboraldiko hamahirugarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan. Stadium Galen arituko da talde irundarra eta bertan jaso beharko du Gimnastic de Tarragona. Neurketa igandean ospatuko da, azaroaren 27an, eguerdiko 12:00etan.
Aitor Zulaikaren hitzetan, “aurrez aurre bi talde on” egonen dira igandean Stadium Galen. Gimnastic de Tarragonak “ez zuen denboraldi hasiera ona izan”, entrenatzaileak jakinarazi duenez. Izan ere, bostgarren jardunaldira arte ez zuen garaipenik eskuratu aurten. Hala ere, azken lau partiduetan, hiru garaipen eta berdinketa bat erdietsi dute eta Zulaikak erran duen moduan, “bere lekua jartzen ari den taldea da, poliki-poliki goraka doana”.
Azpeitiarrak aurkaria goraipatu du eta “klub handi bat” dela azpimarratu du, “zale askorekin, entrenatzaile on batekin eta jokalari oso onekin, maila honetan eta goragokoetan esperientzia handia dutenak”. Real Unionentzat igandeko neurketa “erronka handi bat” izanen dela ere aipatu du, “garrantzitsua eta polita”.
Kataluniarrak garaitzeko gakoaren inguruan, Zulaikak euren nortasuna erakutsi beharko dutela adierazi du: “Gu geu izatea izanen da gakoa, bai baloiarekin eta baita baloirik gabe”. Honez gain, Gimnastic-en “arma batzuk kontrolatu” beharko dituztela ere jakinarazi du. “Hegaleko jokalari batzuk barruan jokatzen dute batzuetan eta horiek ondo kontrolatu beharko ditugu, baita jokalari garrantzitsuen mugimenduak ere”.
Hala ere, Real Union indaberrituta dagoela dirudi. Atzoko entrenamendua ondo joan zen eta zenbait teknikarik taldea osatuta ikusi zuten, indarrez. Aitor Zulaikak ere talde txuribeltza “entrenatzen talde bat dela dagoeneko”, erran du. Gainera, “poliki-poliki jendea berreskuratzen ari gara eta horrek animoak handitzen ditu, baita pasa den asteko garaipenak ere”, onartu du azpeitiarrak.
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...