REAL UNION GARAIPENAREKIN ITZULI ZEN RIAZORRETIK
Futbola

REAL UNION GARAIPENAREKIN ITZULI ZEN RIAZORRETIK

 Txuribeltzek, arazo guztiak gaindituta, 1-2ko emaitzarekin menderatu zuten Deportivo 

Atzo arratsaldean, Real Unionek Riazorren jokatu zuen denboraldiko 22. jardunaldia Deportivo taldearen aurka. Irundarrek, oztopo guztien gainetik, indarrarekin atera ziren zelaira eta 1-2ko markagailuarekin irabaztea lortu zuten, bertan zeuden 12.000 ikusleen aurrean.

Irungo klubak hitzordu zaila zuen asteburu honetan, ez bakarrik pandemiaren ezbeharrak jazo behar izan dituztelako, baizik eta Deportivo aurkari gogorra zelako ere. Hauek bost jardunaldi jarraian zeramatzaten irabazten eta hamahiru neurketa porrotarik jaso gabe. Horrela, Real Unionek indarrez eta gogoz ekin zion atzoko norgehiagokari eta hori markagailuan islatu egin zuten.

Lehenengo zatian etxeko taldea nagusi izan zen, baina irundarrek defentsa lan ona egin zuten eta gol aukera guztiak deuseztatu zituen Irazustak. Hori gutxi bazen, Alain Oyarzunek baloia sarera sartzea lortu zuen, partiduaren 22. minutuan, txuribeltzen arriskuko bigarren jokaldian. Horrela, markagailua 0-1ean ezarri zuten atsedenaldirako.

Bigarren zatian berriz, Deportivok berdintzeko aukera izan zuen penalti baten bidez, baina Irazustak bere lana egin eta aukera hori berriz ere ezerezean utzi zuen. Hurrengo jokaldian gainera, Oyarzunek berak bigarren gola eskuratu zuen Real Unionentzat, kontraeraso batean. Hortik aurrera, markagailuari eustea egokitu zitzaien irundarrei. Nahiz eta, Deportivoko Juergenek, 71. minutuan, gol batekin aldea txikitu, ez zen nahikoa izan eta txuribeltzek arrakastarekin amaitu zuten jardunaldia, 1-2koarekin etxera itzuliz.

Atzoko egunean urrezko hiru puntu irabazi zituzten Real Unionekoek eta honekin, 36 batu dituzte guztira sailkapenean, berreskuratzeke dagoen partida baten faltan. Horrela, sailkapeneko zazpigarren postuan kokatuta ekingo diote hurrengo asteburuko neurketari. Larunbatean jokatuko dute, Stadium Galen, UD Logroñes taldearen aurka arratsaldeko 19etan.

(Argazkia: RC Deportivo)

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika