Real Union izan da lehena Silvestre Carrillon galtzen
Futbola

Real Union izan da lehena Silvestre Carrillon galtzen

MENSAJERO: Kilian, Fede, Silvano, Moreno, Juanda, Jaime, álvaro, Dani López (Joan Salva, 81'), Rayco, Yeray (Darren, 89') eta Omar (Iray, 67').

REAL UNION: Txusta, Urkizu, Azkoiti, Aimar, Ribera, Martins (Mujika, 73'), Rodellar, Ozkoidi, Juan Domínguez, Eizmendi (Barrón 58') eta Galán (Romo, 77').

GOLAK: 1-0: Omar (22'). 2-0: Dani López (32'). 2-1: Barrón (60').

EPAILEA: Juan Peña Varela. Txartel horiak: Silvano (Mensajero); Azkoiti (Real Union).

Aurkari ahulik ez dagoela frogatu du Mensajerok. Denboraldiko lehen partida irabazi du, Real Unionen aurka. Bero handiko goiza izan da Canarietako La Palma irlan. Kontrako beste baldintza bat ere izan dute txuribeltzek, Silvestre Carrilloko zelai artifiziala, hain zuzen ere. Dena den, ondo hasi dira irundarrak. Nagusi izan dira lehen hogei minutuetan. 22.ean, baina, Omarrek abantaila eman dio etxeko taldeari, buruz egindako errematearekin. Erreakziorako tarte handirik ez du izan Unionek, hamar minutu beranduago bigarrena sartu baitu Dani Lópezek, Yerayren pasea baliatuta. 2-0ekoarekin hartu dute taldeek aldagelarako bidea.

Bigarren zatiaren hasieran, itxura ona hartu du partidak. Baloiaren jabe egin da Real Union, eta arriskua sortzen hasi da. 60.minutuan, etxekoen errenta murriztu du Alain Barrónek, zelaira irten bezain laster. Hurrengo minutuan, Mensajeroren aldeko penaltia adierazi du epaileak. Neurketa erabakitzeko aukera izan du, beraz, Yerayk. Baina Txustak jaurtiketa gelditu du, eta aldaratzea urruntzea lortu dute txuribeltzek. Gora egin dute ondoren, markagailua berdintzea helburu. Aitor Zulaikak Mujika zelairatu du Martinsen ordez, erasorako intentzioarekin. Beste ondorio bat izan du, hala ere, aldaketak. Zelai erdian presentzia galtzearekin batera, jokaldiak lantzeko gaitasunak behera egin du. Real Unionek ez du arrisku handirik sortu azken txanpan. Azkenean, punturik gabe amaitu du jardunaldia.

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika