REAL UNION JEITSIERA POSTUETAN
Futbola

REAL UNION JEITSIERA POSTUETAN

Herrerak sartutako gol batek garaipena eman zion Sabadell taldeari Galen

Real Unionek porrota jaso zuen atzo eguerdian CE Sabadell taldearen aldetik. 0-1eko markagailuarekin galdu zuten txuribeltzek bigarren zatian eta, hiru puntuak galduta, sailkapeneko jeitsiera postuetan sartu dira berriro.

Lehen zatia hasi eta berehala eduki zuen Real Unionek markagailuan aurreratzeko aukera. Oiartzunen falta zuzen baten bidez, 1-0ekoa ezartzeko puntuan egon zen taldea, baina Ortola atezainak geldiketa ona egin zuen. Sabadell-ek jokaldi honi erantzun eman zion hurrengo minutuetan Keitaren bidez. Hala ere, bertze behin jokalari onena izan zen Irazustak gola ekidin zuen. 17. minutuan berriz, Montoro saiatu zen gola sartzen, 20 metrotik, baina ez zuen atean asmatu. Real Unionen aukerarik garbiena, atsedenaldira ailegatzeko hamabost minutu falta zirenean izan zen. Bravok jaurtiketa ona egin zuen ezker hankarekin, baina Ortolak berriz ere baloia gelditu zuen. Aldaratzean berriz, Sanchezek izan zuen errematatzeko aukera, baina ezin izan zuen asmatu.

Hutsean hasi zuten bi taldeek partiduaren azken zatia. Lehen aukera, bertze behin, etxekoena izan zen, baina Ortolak bere maisutasuna erakutsi zuen laugarrenez. 68. minutuan berriz, partidua aldatuko zuen gola iritsi zen. Sabadell taldeko Gualdak jokaldia egin eta Herrerari pasatu zion baloia. Honek, aukera aprobetxatu, eta 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Real Unionek honi erantzun nahi izan zion azken minutuetan, eta Azkuek izan zuen horretarako aukera. Buruz egindako erremate batekin berdinketa eskuratu nahi izan zuen, baina ezin izan zuen atean asmatu.

Jardunaldiko hiru puntuak galduta, Real Union sailkapeneko jeitsiera postuetan sartu da berriz ere. Egoera larrian dago taldea eta garaipenaren beharretan. Horrela, porrot hau ahantzita, gaurtik aitzinera datorren asteburuko partiduan jarriko dute begirada, Osasuna Promesas taldearen kontra jokatuko duten neurketan hain zuzen ere.

(Argazkia: Aimar Lasa)

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika