REAL UNION KINKA LARRIAN
Futbola

REAL UNION KINKA LARRIAN

Real Unionek 0-1 galdu du Salamancaren aurka eta jada promozio postuetan aurkitzen den, Burgos taldearen, puntu berdinak ditu.

Real Unionen denboraldia uneoro zailtzen ari da, gaur ere Salamancaren aurka 0-1 galdu du eta 25 punturekin sailkapeneko hamalaugarren postura jeitsi da. Hori bai, Burgos promozio postuetan talde txuribeltzaren puntu berdinekin aurkitzen da, eta Barakaldo, jeitsiera postuetan dagoen taldea, bi puntutara besterik ez dituzte. Hurrengo jardunaldian, Tudelanoren aurka jokatuko Real Unionek, Tuteran sailkapeneko azkenekoaren aurka.

Jokoan Real Union gehiago izan bada ere, Salamancak eraman ditu hiru puntuak gaur Stadium Galetik. Lehen zati osoan zehar, baloiaren jabetza talde txuribeltzak izan du, Dani Sotresek lan handia izan du Real Unionen saiakerak gelditzen, baina abagune guztietan Salamancako atezaina irten da garaile. Hegaleko erdireketen bidez sortu du arriskua Alberto Iturralderen taldeak, Aitor Aranzabe eta Dani Estradak erdiraketa bikainak egin dituzte, baina Asier Etxaburuk ez du asmatu baloia sareetara bidaltzen. Galanek ere bere abagunea izan du, Real Unionek kontraeraso aparta egin du baina beste behin, Dani Sotresek baloia gelditu du.

Bigarren zatian dinamika berdinarekin irten da talde txuribeltza Stadium Galeko berdegunera, baina Salamancak geldikako baloi batean, gaztela lehoiko lehen abagunean gola erdietsi dute Borja Lopezen bitartez. Golak min handia egin dio etxeko taldeari, baina aukerak sortzen jarraitu du. Alberto Iturraldek azkeneko bi fitxaketak zelairatu zituen Javi Martinezekin batera, baina hauek ere ezin izan dute berdinketaren gola gauzatu.  

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika