Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
25 Urt, 2023
Amorebieta eta Real Unionen arteko partida ikustera autobusean joan ahal izanen dira zaleak
Real Unionek igande honetan, urtarrilaren 29an, jokatuko du SD Amorebietaren kontra Urritxe zelaian. Partidua 18:00etan izanen da eta bertara joateko autobusa antolatu du klub txuribeltzak, Autocares Unitravel enpresaren laguntzarekin.
Urritxen arituko dira David Movillaren mutilak datorren igandean. Real Union Klubak jakinarazi duenez, zale guztiek aukera izanen dute bertara autobusean hurbiltzeko. Izan ere, Autocares Unitravel enpresaren laguntzarekin, klub txuribeltzak autobusa paratuko du Amorebietara joateko. Hitzordua 15:15ean eginen dute Stadium Galen eta prezioa, sarrera eta bidaia barne, 20 eurokoa izanen da 16 urtetik gorakoentzat eta 10 eurokoa 4 eta 15 urte bitartekoentzat.
Autobusean joateko izena eman beharko da aitzinetik. Horretarako, Stadium Galeko bulegoetara hurbildu beharko dira zaleak osteguna baino lehen, 10:00etatik 13:30era edo 17:00etatik 19:30era. Izena ematerakoen ordainketa egin beharko dela ere jakinarazi dute.
Euren autoetan joango diren zaleek ere sarreren prezioan beherapena izanen dutela argitu dute klubetik. Hain zuzen ere, 15 euro ordaindu beharko dute 16 urtetik gorakoek eta 5 euro 4 eta 15 urte bitartekoek. Sarrera hauek SD Amorebieta eta Real Unionen artean adostu dira eta Urritxeko lehiatilan eskuratu ahal izanen dira.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...