REAL UNION LA MALATAN ARITUKO DA BIHAR
Futbola

REAL UNION LA MALATAN ARITUKO DA BIHAR

Talde txuribeltzak El Ferrol Racing bisitatuko du bihar denboraldiko 27. jardunaldia jokatzeko asmoz

Real Union gaur abiatu da El Ferrolera, bertako El Ferrol Racing taldearen aurka lehiatzeko. Denboraldiko 27. jardunaldia izango da hau eta, nahiz eta, beste neurketa zail bat izango duten irundarrek, aste honetan jokalariek egindako lan onari ordainsaria eman nahiko diote. Partidua bihar jokatuko da, La Malata zelaian, arratsaldeko 17etan.

Aitor Zulaika entrenatzaileak gogoratu duen moduan, azken zazpi egunetan irundarrek hiru partidu jokatu dituzte. Honek suposatu dien neketik berreskuratzeko, txuribeltzek bi egunez hartu zuten atseden, eta segidan ekin zioten berriz ere lanari, gaur hirugarren entrenamendua zutelarik. Nahiz eta baja batzuk dituzten, prestaketa hauek biharko neurketari begira egin dituzte eta Zulaikak aipatu duenez, “oso ondo prestatzen ari gara. Jendea lanean ari da eta ez dut ezer esateko. Lasai gaude eta pozik egunerokotasuna nola izaten ari den ikusita”.

El Ferrol taldearen inguruan ere aritu da azpeitiarra gaur goizeko prentsaurrekoan. Izan ere, momentu honetan aurkari zuzena dute sailkapenean: Real Union baino postu bat gorago dago, baina puntuetan berdinduta. Hala ere, prestatzaileak ez dio garrantzi gehiegirik eman datu hauei, ezta talde irundarra bisitari onena dela esaten duten estatistikei ere: “Etxetik kanpo ondo lehiatzen ari gara, baina lehenago egindakoak ez du ezertarako balio. Beste partidu zail bat dugu, El Ferrol oso talde ona da eta sei neurketa daramatza galdu gabe, baina ez gara zoratuko horrekin. Gu geu izatera joango gara, ondo prestatuta eta partidu lehiakor bat egitera”.

Gexan Elosegi jokalariak ere Zulaikaren hitzak azpimarratu ditu eta norgehiagoka honek taldea berriz ere indartzeko balio dezakeela ere gaineratu du: “Taldeak lan ona egin du, bajak baditugu, baina beste hainbat gaude eta neurketari aurre egingo diogu. Bidai luzea dugu, baina ez da aitzakia. Nik uste konfiantza berreskuratzeko partidu egokia izan daitekeela. Guk betiko lana egingo dugu eta, horren aurrean, ikusiko dugu ea emaitza ona ateratzeko aukera dugun”. 

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika