REAL UNION RACING EL FERROLEN AURKA NEURTUKO DA
Futbola

REAL UNION RACING EL FERROLEN AURKA NEURTUKO DA

Irundarrek hamaseigarren jardunaldia jokatuko dute bihar Stadium Galen, arratsaldeko 17etan

Aurreko igandean Tudelanoren aurka garaipena eskuratu eta gero, Real Unionek bihar, larunbata, Racing El Ferrol taldea jasoko du Stadium Galen, arratsaldeko 17etan. Azkeneko jardunaldietan lortutako puntuekin, irundarrak sailkapeneko bostgarren postuan daude kokatuta eta 26 puntu gehitu dituzte osotara.

Sasoi oneko momentu honetan eta beraien maila berreskuratuta, asteburu honetan Real Unionek aurre egingo dio La Coruñako taldeari. Hauek zortzigarren postuan daude eta irundarrek baino lau puntu gutxiago dituzte sailkapenean. Hala ere, Aitor Zulaika entrenatzaileak esaten duen moduan, hori ez da erabakigarria partidua irabazteko. Izan ere, maila honetan neurketa guztiek dute bere zailtasuna.

La Coruñako taldearen inguruan Zulaikak berak aipatu duen moduan, “kasik buruz esango nuke beraien hamaikakoa. Horrekin bakarrik esanda dago zer nolako taldea duten. Jokalari oso kontrastatuak ditu, oso ondo landuak eta ideiak oso argi dituztenak”.

Real Unioneko jokalarien oraingo egoerari buruz, prestatzaileak aurreko asteburuko garaipena ahaztu eta hurrengo jardunaldian kontzentratuta daudela aitortu du: “Aste honetako gure lana Racing El Ferrolen kontrako partidua ondo prestatzea da eta ondoren, zelaian ondo garatzea”. Gainera, onartu du azken aldian “ez da erraza izaten ari partiduen prestakuntza”, eguraldia eta zelaiaren egoera dela eta.

Hala ere, baldintzak hauek guztiak ezin dira aitzakietan bihurtu eta beraien maila onena erakusten jarraitu beharko dute txuribeltzek. Hori egiteko aukera beraz, bihar izango dute, Racing El Ferrolekin duten hitzorduan. 

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika