Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
28 Ira, 2023
Marino de Luancoren kontrako kanporaketa 2-1eko markagailuarekin galdu zuten txuribeltzek
Real Union RFEF Kopatik kanpo gelditu da, final-hamaseirenetako kanporaketa galdu ondotik, Marino de Luanco talde astuariarra izan zuen aurkari eta hauen kontra 2-1eko emaitzarekin galduta, Errege Kopako ametsari agur erran behar izan diote txuribeltzek.
Lehen zatitik Marino de Luancoren gogoa nabaria izan zen euren zelaian. 10. minutuan lehen saiakera egin zuten etxekoek, nahiz eta zutoinean jo zuen jaurtiketa, eta Rierak kornerrea bidali zuen. Real Unionek ere bere abaguneak izan zituen. Vidorretak probatu zuen lehenbizi, korner baten irteeran, baina gora joan zitzaion baloia. Arzakek ere saiakera egin zuen, Santosen erdiraketa buruz errematatuz, baina ez zuen zorterik izan. Ordu erdira ailegatzen ari zirenean berriz, asturiarrak markagailuan aitzindu ziren. Guayak area eskinetik falta bat bikain errematatu zuen eta 1-0ekoarekin hasi zen atsedenaldia.
Bigarren zatian berriz, txuribeltzen nagusitasuna ikusi ahal izan zen Miramarren. Rivero, Alain eta Joseca atera ziren zelaira eta baloiaren jabetza eduki zuten. Lau aukera garbi izan zituzten partidua berdintzeko, baina bakar batean ere ez zuten asmatu irundarrek. Abagune guttiago izan zituen etxeko taldeak, baina hauek asmatu ahal izan zuten jokaldia batean. Cesarrek, 78. minutuan, 2-0ekoa ezarri zuen baloia Agirrek defendatzen zuen atera bota zuenean. Etsiturik, Real Union saiatzen segitu zuen eta aldea murrizteko gai izan zen. Azkuek, hiru minutu beranduago, gola sartu zuen Alainek ateratako korner bat. Hala ere, berdinketarako denborarik gabe, 2-1ekoarekin bukatu zen neurketa, eta talde txuribeltza RFEF Kopatik kanpo gelditu zen.
Hemendik aitzinera, Liga izanen du Irungo taldeak begiz jota eta, zehazki, Unionistas CF taldearen kontra jokatuko duen hurrengo jardunaldia. Salamancan izanen dute hitzordua, Nuevo Reina Sofia zelaian, igandean (urriaren 1ean) 18:00etan.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...