Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
07 Ots, 2023
Astigarragako Mundarroren aitzinean bertze hiru puntu eskuratu zituen Carlos Garciaren taldeak
Astigarragako Mundarro FKE: Roman; Oyarzun, Zabala, Garin, Irizar; Pastoriza (Ander Mendiburu, 85. min.), Marcos (Prieto, 85. min.), Pintos (Prior, 60. min.), De Jesus (Errasti, 60. min.), Beñat Mendiburu (Martin, 71. min.); Mateos.
Real Union Roca: Iza; Arteaga, Cabo, Olaciregui, Chan (Ollo, 66. min.); Letamendia (Chacon, 75. min.), Sanchez (Gonzalez, 70. min.), Corvo, Sagredo; Palenzuela (Arzuaga, 70. min.), Blanco (Abad, 66. Min.).
Emaitza (0-3): 0-1, Palenzuela (19. min.); 0-2, Cabo (57. min.); 0-3, Cabo (68. min.).
Epailea: Lander Alvarez Perez. Txartel horia atera die Pintosi (52. min.) Astigarragako Mundarro FKE taldean eta Sanchezi (51. min.) eta Abadi (89. min.) Real Union Roca taldean.
Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 18. jardunaldia. Zarkumendegi. 200 ikusle inguru.
Real Union Rocak puntuak hirunaka gehitzen segitzen du. Asteburuan Zarkumendegi zelaira egin zuen bisita Carlos Garciaren taldeak eta bertan, Astigarragako Mundarroren kontra, 0-3ko markagailuarekin garaipena eskuratu zuen. 42 punturekin guztira, mendeurrena ospatzen ari den taldea sailkapeneko lider eztabaidaezina da.
Bertze behin nagusi izan zen larunbateko partiduan Real Union Roca. 90 minutuetan bere indar guztia zelairatu zuen eta, hiru gol sartuta, berriz ere garaipena eskuratu zuen Astigarragan. Lehen gola Palenzuelak sartu zuen, 19. minutuan. Atsedenaldira 0-1ekoarekin joan ziren bi taldeak eta bigarren zatian, errenta hori handitzea lortu zuten irundarrek. 57. eta 68. minutuetan, Cabok bertze bi gol sartu eta 0-3koa ezarri zuen markagailuan behin-betiko.
Carlos Garciaren mutilek ez dute neurketarik galdu urri bukaeratik. Geroztik, bederatzi garaipen eta hiru berdinketa lortu dituzte jokatu dituzten partiduetan. Denboraldi guztian zehar, gainera, bi norgehiagoka galdu dituzte soilik. Taldeak argi du zein den bere helburua eta arerio zailik ez duela dirudi. 42 puntu batuta, lehen postuan finkatuta dago Real Union Roca. Datorren asteburuan, CD Roteta jasoko du talde irundarrak Galeko anexoan, indarrean dagoen bertze talde bat.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...