23 Mai, 2023
Azken jardunaldian ere garaipena eskuratu zuen Carlos Garciaren taldeak Hondarribiaren kontra
Real Union Roca: Flores; Arteaga, Cabo, Gordo (Abad, 62. min.), Olaciregui; Letamendia, Sanchez, Herrero (Chacon, 72. min.), Arzuaga (Sagredo, 62. min.), Fernandez (Artola, 56. min.); Palenzuela (Gonzalez, 79. min.).
Hondarribia FE: Alcain; Villaverde, Uriarte; Sima, Ainaga (Llanos, 53. min.); Amunarriz, Mellado (Sarasola, 75. min.), Tellechea (Rodriguez, 75. min.), Blazquez, Garcia (Perez, 62. min.); Arrieta (Cabanillas, 75. min.).
Emaitza (1-0): 1-0, Herrero (12. min.).
Epailea: Lander Alvarez Perez. Txartel horia atera die Herrerori (70. min.) eta Abadi (89. min.) Real Union Roca taldean eta Garciari (20. min.), Arrietari (32. min.), Melladori (38. min.), Simari (56. min.), Sarasolari (87. min.) eta Cabanillasi (89. min.) Hondarribia FE taldean.
Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako 30. jardunaldia. Stadium Gal. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak irabazten bukatu du denboraldia. Bere mendeurrena ospatzen ari den urtean, Ligako txapeldun izan da eta heldu den urtean Ohorezko Erregional mailan arituko da Carlos Garciaren taldea.
Real Uniongo bigarren taldeak garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean, denboraldiko azken jardunaldian. Hondarribiaren kontrako derbia jokatu zuten irundarrek, Galeko anexoan, eta 1-0eko markagailuarekin irabazi zuten etxean. Herrerok sartu zuen partiduko gol bakarra, 12. minutuan, eta horrela urteko azken hiru puntuak Real Union Rocarentzat izan ziren.
Honekin, sailkapeneko lehen postuan bukatu dute denboraldia irundarrek, 72 puntu batuta guztira. Urte guztian zehar, 22 garaipen, 6 berdinketa eta 2 porrot soilik jaso dituzte. Gainera, 72 gol izan dituzte alde eta 17 kontra. Real Union Rocaren mendeurrena ospatzeko denboraldi ezin hobea borobildu dute Carlos Garciaren mutilek.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...