REAL UNION ROCAK BERDINKETA ESKURATU ZUEN ELGOIBARREN KONTRA
Futbola

REAL UNION ROCAK BERDINKETA ESKURATU ZUEN ELGOIBARREN KONTRA

Carlos Garciaren taldeak puntu bat gehiago eskuratu zuen azaroaren lehenean etxean jokatu zuen jardunaldian

Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arrikarte, Poirier, Sarr (Elizetxea, 59. min.), Cabo; Fernández (Herrero, 68. min.), Martínez-Barranco, Corvo (Tellechea, 81. min.), Dolado (Del Puerto, 68. min.); Ortiz (Burón, 59. min.), Palenzuela.

CD Elgoibar: Jon Guilló; Etxaburu (Belaustegui, 45. min.), Barrenechea, Arrizabalaga, Julen Guilló; Macazaga (Fernández-Campi, 88. min.), Goñi (Moya, 70. min.), Odriozola, Muguerza, Alonso; Oteo (Irizar, 62. min.).

Emaitza (1-1): 1-0, Palenzuela (19. min.); 1-1, Julen Guilló (49. min.).

Epailea: Mikel Fontanillo Fernández. Txartel horia atera die Sarri (44. min.) eta Del Puertori (86. min.) Real Unión Roca taldean eta Barrenecheari (26. min.), Goñiri (69. min.), Macazagari (86. min.) eta Muguerzari (89. min.) CD Elgoibar taldean. Carlos García Real Unión Roca taldearen entrenatzaileari ere txartel horia atera dio (44. min.). Partida amaitutakoan Del Puerto eta Carlos García kanporatuak izan dira.

Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 9. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak banako berdinketaren bukatu zuen azaroaren lehenean jokatu zuen partiduan. Elgoibar izan zuen aitzinean, Galeko anexoan, eta puntu bat gehiago eskuratu zuen sailkapenean.

Etxekoek 19. minutuan bereganatu zuten markagailua, Palenzuelak sartutako gol batekin. Atsedenaldira ere aitzinetik ailegatu ziren Real Union Rocako jokalariak, baina bigarren zatian lortu zen aurkariak partidua berdintzea. 49. minutuan, Julen Guillok baloia atean sartu eta behin-betiko lortu zuen banako berdinketa.

Jardunaldi honen ondotik, Real Union Rocak bederatzi puntu ditu guztira sailkapenean. Egoera honetan bisitatuko du igandean, azaroaren 5ean, Debako Amaikak Bat taldea. Aurkariak 2-0 galdu zuen atzo Beti Gazteren kontra eta beheko postuetan dago kokatuta orain, sei punturekin.

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika