14 Aza, 2023
Carlos Garciaren mutilek 3-0 irabazi zioten Galeko anexoan Lagun Onak B taldeari
Real Unión Roca: Fernández; Arrikarte, Poirier, Gordo, Cabo; Corvo, Dolado (Letamendia, 70. min.), Martínez-Barranco (Ugartemendia, 83. min.), Sainte-Rose (Ortiz, 60. min.), Mikel Rodríguez (Palenzuela, 60. min.); Burón (Arteaga, 60. min.).
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi, Zubizarreta (Larrañaga, 67. min.), Galarraga, Letamendia (Egaña, 71. min.); Azkue, Arregui, Cárdenas (Hidalgo, 88. min.), Arratibel, Muñoz (Arrizabalaga, 78. min.); Peña (Iglesias, 60. min.).
Emaitza (3-0): 1-0, Ortiz (61. min.); 2-0, Ortiz (74. min.); 3-0, Letamendia, penaltiz (85. min.).
Epailea: Jesús Ibañez González. Txartel horia atera zien Poirierri (80. min.) eta Cabori (85. min.) Real Unión Roca taldean eta Arizmendiri (56. min.), Galarragari (82. min.) eta Arrizabalagari (83. min.) CD Lagun Onak B taldean.
Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 11. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak sasoi onean segitzen du eta bertze garaipen bat erdietsi zuen asteburuan Lagun Onak B taldearen kontra. Galeko anexoan aritu ziren Carlos Garciaren mutilek eta bertan, 3-0eko markagailuarekin garaitu zituzten azpeitiarrak. Orain, tabularen erdian kokatu dira eta 13 puntu batu dituzte sailkapenean.
Golik gabe lehen zatia jokatu zuten bi taldeek eta bigarrenean ailegatu zen Real Union Rocaren nagusitasuna. Ortizek ireki zuen markagailua, 61. minutuan, zelaira atera berria zenean. Gol bakarra gutti balitz, bigarrena ere sartu zuen jokalari berak 13 minutu beranduago. Partidua erabakita bazegoen ere, 85. minutuan, Letamendiak penaltiz hirugarrena sartu zuen eta hutsik utzi zuten honela, Lagun Onak-en markagailua.
Hiru puntu gehiago batuta, 13 dituzte irundarrek orain eta taularen erdian kokatu dira. Heldu den asteburuan, Lesakako Beti Gazten kontra ariko dira Mastegin.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...