REAL UNION ROCAK EZIN IZAN ZUEN ARETXABALETA GARAITU
Futbola

REAL UNION ROCAK EZIN IZAN ZUEN ARETXABALETA GARAITU

Azken minutuan sartutako gola ez zen nahikoa izan partidua berdintzeko eta 2-1ekoarekin garaipena Aretxabaletan gelditu zen

Aretxabaleta KE: Cubas; Pérez, Lasagabaster, Zuazua, Urreta; Armentia, Silva (García, 56. min.), Ibarrondo (Díaz de Gereñu, 76. min.), Ortiz de Urbina (Barrainkua, 60. min.), Aizpurua (Beloki, 83. min.); Iriondo (Lasa, 56. min.).

Real Union Roca: Oihan Fernández; Arteaga, Gordo, Sarr, Tellechea (López, 73. min.); Rodríguez, Sánchez, Ander Fernández (Sainte-Rose, 82. min.), Corvo (Burón, 73. min.); Ortiz (Dolado, 73. min.), Palenzuela.

Emaitza (2-1): 1-0, Armentia (61. min.); 2-0, Lasa (73. min.); 2-1, Burón (90. min.).

Epailea: Joseba Martín Verdugo Naveiro. Txartel horia atera die Urretari (7. min.), Iriondori (23. min.), Cubasi (31. min.), Díaz de Gereñuri (80. min.) eta Barrainkuari (80. min.) Aretxabaleta KE taldean eta Rodríguezi (89. min.) Real Unión Rocan.

Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako 1. multzoko Ligako 4. jardunaldia. Ibarra. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak 2-1 galdu zuen pasa den larunbatean Aretxabaletaren kontra. Ibarran jokatu zen neurketa eta irundarrak saiatu baziren ere, azken minutuan sartutako gola ez zen nahikoa izan partidua berdintzeko.

Atsedenaldira hutsean ailegatu eta gero, bigarren zatian lortu zuen Aretxabaletak markagailuan aitzin hartzea. 61. minutuan Armentiak sartu zuen lehena eta 73. minutuan berriz, Lasak bigarrena. 90. minutuan bukatuta, luzapenean lortu zuen talde irundarrak aldea murriztea. Burónek gola sartu zuen, baina hala ere ez zen nahikoa izan jardunaldiko puntuak banatzeko.

Horrela, Real Union Rocak bi puntu ditu sailkapenean eta 15. postuan dago kokatuta. Heldu den asteburuan, Bergara KE jasoko du Carlos Garnieren taldeak Galeko anexoan. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika