Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
13 Urr, 2023
Deusto FC taldearen kontra lehiatu zen, besta egunean, eta 2-1eko markagailuarekin galdu zuen azkenean
Deusto FC: Arrese; Martín, Jon García, Matilla (Serrats, 83. min.), Mendive; Ochoa (Telleria, 80. min.), Iraeta, González (Villagarcía, 61. min.), Arrizabalaga (Elizondo, 71. min.), Múgica; Ibaceta (Omar García, 71. min.).
Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Elizetxea (Burón, 76. min.), Sarr, Sainte-Rose (Ortiz, 79. min.), Dolado (Tellechea, 83. min.); Mikel Rodríguez, Letamendia, Sánchez, Ugartemendia (Fernández, 71. min.), Corvo (Gordo, 70. min.); Palenzuela.
Emaitza (2-1): 1-0, González (4. min.); 1-1, Sánchez (52. min.); 2-1, Mendive (70. min.).
Epailea: Txartel horia atera die Múgicari (14. min.), Iraetari (25. min.), Gonzálezi (43. min.) eta Matillari (50. min.) Deusto FC taldean eta Mikel Rodríguezi (22. min.) eta Ugartemendiari (35. min.) Real Unión Roca taldean.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 6. jardunaldia. Zubieta. 200 ikusle inguru.
Real Union Rocak asteburuko jardunaldia besta egunera aitzindu zuen eta Deusto FC-ren kontra neurketa atzo, urriaren 12an, jokatu zuen Zubietan. Neurketa berdintzeko aukera aprobetxatu bazuten ere, etxekoek bigarrena sartu eta 2-1eko markagailuarekin galdu zuen azkenean talde irundarrak.
Deustok partidua hasi eta segidan jarri zuen markagailua bere alde. Laugarren minutuan, Gonzalezek gola sartu zuen eta 1-0ekoarekin ailegatu zen partidua atsedenaldira. Bigarren zatian, 52. minutuan, Real Union Rocak neurketa berdintzea lortu zuen, Sanchezen bitartez eta markagailua horrela mantentzen saiatu ziren. Hala ere, etxekoek bigarren gola sartzeko aukera aprobetxatu zuten (70. minutuan, Mendivek), eta behin-betiko garaipena eskuratu zuten.
Talde irundarrak bi punturekin segitzen du sailkapenean, eta heldu den jardunaldia Eibar B oraingo liderraren kontra jokatuko du, Galeko anexoan.
(Argazkia: Barbara Duarte)
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...