Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
06 Ots, 2024
Urolari 0-2ko margailuarekin irabazi zion Carlos Garciaren taldeak
Urola KE: Urretabizkaia; Alonso (Peralto, 68. min.), Telleria, Urcelay, Elizburu (García de Albeni, 57. min.); Zabala (Pastrian, 57. min.), Gabilondo, Murillo (Fernández, 73. min.), Lázaro, Isasa (García, 57. min.); Gutiérrez.
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga, Cabo (Pinillos, 88. min.), Gordo, Dolado (Sainte-Rose, 88. min.); Tellechea (Poirier, 73. min.), Sánchez, Ander Fernández (Herrero, 78. min.), Letamendia, Martínez-Barranco; Palenzuela (Ortiz, 84. min.).
Emaitza (0-2): 0-1, Letamendia, penaltiz (44. min.); 0-2, Palenzuela (83. min.).
Epailea: David Merino Gómez. Txartel horia atera die Telleriari (7. min.), Alonsori (43. min.), Elizbururi (50. min.), Urcelayri (89. min.) eta García de Albeniri (89. min.) Urola KEn eta Tellecheari (55. min.) Real Unión Roca. Urola KE taldeko delegatu Agirreri ere (71. min.) txartel horia atera dio.
Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 20. jardunaldia. Argixao. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak Urola garaitu zuen pasa den asteburuan Argixao zelaian. 0-2ko markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak, Letamendiak eta Palenzuelak sartutako golei esker.
Lehen zatiaren azken minutuan ailegatu zen Real Union Rocaren lehen gola. Letamendiak penaltiz sartu zuen eta atsedenaldira 0-1ekoarekin joan ziren bi taldeak. Garaipena euren alde eduki bazuten ere, 83. minutuan, bigarren gola sartzeko gai izan ziren txuribeltzak. Orduan, Palenzuelak eskuratu zuen tantoa eta horrela, hiru puntuak ere Irunera ekarri zituzten bueltan.
Sailkapeneko zortzigarren postuan kokatu dira orain irundarrak, 30 punturekin, eta heldu den astean Aretxabaleta liderra jasoko dute etxean, azken jardunaldian Beti Gazte garaitu zuena 1-0eko markagailuarekin.
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...