45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...
20 Ots, 2024
Ortizek bigarren zatian sartutako golari esker, sailkapenera bertze hiru puntu batu zituzten txuribeltzek
Bergara KE: Barriobero; Molina (Azpiazu, 74. min.), Laskurain (Moñuz, 89. min.), Arriola, Elizburu; Ugalde, Barrutia (Leizeaga, 64. min.), Valgañón, Arabaolaza (Olabarrieta, 74. min.), Etxaniz; Garmendia (Ugalde, 74. min.).
Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arteaga (Sainte-Rose, 94. min.), Cabo, Gordo, Dolado; Tellechea (Pinillos, 78. min.), Ander Fernández (Delpuerto, 78. min.), Martínez-Barranco, Corvo, Herrero (Palenzuela, 65. min.); Ortiz (Sánchez, 78. min.).
Emaitza (0-1): 0-1, Ortiz (63. min.).
Epailea: Aitor Fernández Brión. Txartel horia atera die Ugalderi (54. min.), Garmendiari (76. min.) eta Etxanizi (97. min.) Bergara KE taldean eta Tellecheari (77. min.) eta Corvori (83. min.) Real Unión Roca taldean. Bergara KE taldean Leizeaga kanporatu du bi txartel hori ikusi ondoren (80. min. eta 83. min.).
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 22. jardunaldia. Agorrosin. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak bertze garaipen bat eskuratu zuen jokatutako azken jardunaldian Bergarako Agorrosin zelaian. Hain zuzen ere, bertako Bergara KE taldea izan zuten aitzinean Carlos Garciaren mutilek eta 0-1eko markagailuarekin irabazi zioten.
Golik gabeko lehen zatia jokatu ondotik, bigarrenean ailegatu zen txuribeltzen poza. 63. minutuan, Ortizek gola sartu zuen eta 0-1eko markagailu hori behin-betiko mantendu zuten. Horrela, hiru puntuak bueltan ekarri zituzten etxera, sailkapenean 33 batuz guztira.
Heldu den asteburuan, Real Union Rocak Deusto FC jasoko du Galeko anexoan .
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...