Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
17 Api, 2024
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi, Galarraga, Larrañaga (Uranga, 76. min.), Letamendia; Arregui, Cárdenas, Hidalgo (Zubizarreta, 58. min.), Muñoz (Iglesias, 66. min.), Segurola (Odriozola, 83. min.); Peña.
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga, Cabo, Poirier (Corvo, 77. min.), Dolado (Sainte-Rose, 86. min.); Elizetxea (Ander Fernández, 46. min.), Martínez-Barranco, Capelete, Delpuerto (Herrero, 77. min.), Tellechea (Letamendia, 46. min.); Ortiz.
Emaitza (1-3): 1-0, Arregui (2. min.); 1-1, Delpuerto (70. min.); 1-2, Cabo (78. min.); 1-3, Letamendia (80. min.).
Epailea: Ioritz Etxebeste Briz. Txartel horia atera zien Galarragari (15. min.), Cárdenasi (69. min.) eta Letamendiari (78. min.) CD Lagun Onak B taldean eta Cabori (41. min.), Doladori (59. min.) eta Ander Fernándezi (84. min.) Real Unión Roca taldean.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 28. jardunaldia. Garmendipe. 300 ikusle inguru.
Real Unionek bertze garaipen bat erdietsi zuen Azpeitian, Lagun Onak B taldearen kontra, denboraldiko azken txanpari hasiera ezin hobea emanez. 1-3ko markagailua eskuratu zuen bertan, eta hiru puntuak ere etxera bueltan ekarri zituen.
Lehen zatian, berehala aitzindu ziren markagailuan etxekoak. Lagun Onak B taldeko Arreguik gola sartu zuen bigarren minutuan eta 1-0ekoarekin joan ziren aldageletara bi taldeak. Bigarren zatian berriz, 70. minutuan, Delpuertok emaitza berdindu zuen txuribeltzentzat eta ondotik ailegatu zen Real Union Rocaren garaipena. 78. minutuan Cabok markagailua irauli zuen eta, 80. minutuan, Letamendiak partidua erabakita utzi zuen. 1-3ko emaitzarekin beraz, Real Union Rocak garaipena eskuratu zuen Garmendipen.
Honekin guztiarekin, 39 puntu batu ditu Carlos Garciaren taldeak sailkapenean, eta zazpigarren postuan kokatu da. Heldu den asteburuan, etxera bueltatuko da lehia eta Galeko anexoan jasoko du Lesakako Beti Gazte.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...