REAL UNION ROCAK HIRUNA BERDINDU ZUEN OSTADARREN KONTRAKO NEURKETAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRUNA BERDINDU ZUEN OSTADARREN KONTRAKO NEURKETAN

Denboraldia etxean bukatuko dute Carlos Garciaren mutilek, Hondarribiaren kontra jokatuko duten derbiarekin

Ostadar SKT: Hernando; Ibon Garcia, Zarra (Etxezarreta, 71. min.), Ruiz, Etxeberria; Iñigo Garcia, Rodriguez (Navarro, 71. min.), Arzallus (Santesteban, 66. min.), Unanue (Bardaji, 66. min.), Gonzalez (Fernandez, 57. min.); Martinez.

Real Union Roca: Santafosta; Sagredo, Gordo (Fernandez, 68. min.), Olaciregui, Arteaga; Ollo, Corvo, Letamendia, Rodriguez (Artola, 72. min.), Chacon (Gonzalez, 75. min.); Palenzuela.

Emaitza (3-3): 1-0, Martinez (3. min.); 1-1, Chacon (34. min.); 1-2, Chacon (36. min.); 2- 2, Ruiz (70. min.); 2-3, Artola (74. min.); 3-3, Ruiz (83. min.).

Epailea: Unai Zamarron Royuela. Txartel horia atera zion Ibon Garciari (51. min.), Unanueri (62. min.), Navarrori (75. min.) eta Ruizi (89. min.) Ostadar SKT taldean eta Gordori (64. min.) Real Union Roca taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 29. jardunaldia. Michelin. 200 ikusle inguru.

Real Union Rocak puntu bat gehiago gehitu zuen sailkapenera pasa den asteburuan Ostadar taldearen kontra jokatutako neurketan. Michelin zelaian aritu ziren bi talde hauek eta etxekoan agintzen hasi baziren ere, Carlos Garciaren mutilek berdinketa lortu zuten segidan. Gainera, aitzinetik ere jartzea lortu zuten, nahiz eta azken minutuetan Ostadarrek hirunako berdinketa ezarri markagailuan.

Partiduaren hirugarren minutuan aitzindu zen Ostadar markagailuan, Martinezek sartutako gol bati esker. 31 minutu beranduago berriz, Chaconek Real Union Rocaren lehendabizikoa lortu zuen eta neurketa berdintzea lortu zuen. Ez hori bakarrik, 36. minutuan, bertze gol bat sartu zuen Chaconek berak eta horrela, 1-2koarekin iritsi zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatian, etxeko Ruizek berdindu zuen berriz ere norgehiagoka. Hala ere, irundarrek ez zuten amore eman nahi eta hirugarren gola sartzeko aukera aprobetxatu zuten. Artolak sartu zuen 74. minutuan. Garaipenarekin bukatuko zutela uste zutenean aldiz, Ostadarrek ere hirugarren gola sartu eta berdinketa ezarri zuten markagailuan behin-betiko.

Berdinketa honen ondotik, Real Union Rocak 69 punturekin hasiko du denboraldiko azken jardunaldia. Ligako txapeldun izanda emanen dio bukaera aurtengo denboraldiari etxean, Galeko anexoan. Gainera, partidu berezia izanen da azken hau. Izan ere, Carlos Garciaren taldeak Hondarribia jasoko du datorren larunbatean (maiatzaren 20an), arratsaldeko 16:00etan, derbia jokatzeko. 

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

FRAN JUSTO: “ERRONKA ZAILA DA BAINA PREST NAGO”
Futbola

FRAN JUSTO: “ERRONKA ZAILA DA BAINA PREST NAGO”

Entrenatzaile galiziarra bueltan da Galen eta Cornellari aurre egiteko beharreko kirol prestaketak, baita emozionalak ere, egiten ari da Real...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika