25 Api, 2023
Euskaldunaren kontra bana berdindu ondotik, heldu den jardunaldian izanen du berriz ere igoera lortzeko aukera
Real Union Roca: Flores; Sagredo, Arteaga, Olaciregui, Cabo; Gordo, Herrero (Abad, 80. min.), Ollo (Letamendia, 55. min.), Fernandez (Palenzuela, 61. min.), Corvo (Sanchez, 46. min.); Chacon (Rodriguez, 61. min.).
SD Euskalduna: Pajares; Setien, Brosa, Markel Iruin, Iturrarte; Toledo (Murillo, 81. min.), Guijarro, Extremera (Chouza, 85. min.), Arabaolaza, Parada (Carredano, 85. min.); Telmo Iruin (Alcantara, 75. min.).
Emaitza (1-1): 1-0, Herrero (49. min.); 1-1, Telmo Iruin (53. min.).
Epailea: Miguel Alberdi Garate. Txartel horia atera zien Cabori (20. min.), Gordori (26. min.), Ollori (50. min.), Sanchezi (61. min.); Sagredori (70. min.) eta Abadi (85. min.) Real Union Rocan eta Extremerari (34. min.), Markel Iruini (61. min.) eta Carredanori (89. min.) SD Euskaldunan. Carlos Garcia Real Union Rocaren entrenatzaileari ere txartel horia atera zion (65. min.).
Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Errejional mailako 26. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle baino gehiago. Partida hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zen Iñaki de Mujikaren heriotzagatik. Mujika 1979tik 1983ra Real Unioneko presidentea izan zen.
Real Union Rocak Euskaldunaren kontra bana berdinduta bukatu zuen pasa den igandeko jardunaldian. Horrez gain, Universidad de Deusto bigarren sailkatuak garaipena eskuratu zuen Oiartzunen aitzinean. Hau guztiagatik Carlos Garciaren mutilek ez zuten igoera zuzen lortu, baina hurbil daudenez, datorren asteburuan izanen dute berriz ere horretarako aukera.
Lehen zati osoan zehar nagusi izan zen etxeko zelaian Real Union Roca. Hainbat aukera eduki zituzten, nahiz eta ez ziren errematatzeko gai izan. Hain zuzen ere, lehen gola bigarren zatiko laugarren minutuan iritsi zen. Herrerok gola egin eta aitzinetik jarri zuen taldea. Hala ere, irundarren poztasunak ez zuen aunitz iraun. Lau minutu beranduago, 53. minutuan, Telmo Iruinek baloia sarera sartu eta neurketa berdintzea lortu zuen.
Banako emaitzarekin, eta Universidad de Deusto bigarren sailkatuak ere jardunaldiko hiru puntuak batuta, heldu den asteburuari begira jarriko beharko dira Carlos Garciaren mutilak. Oraindik ere igoera zuzena ez badute lortu, sailkapeneko liderrak dira 64 punturekin eta donostiarrei zortzi puntuko aldea ateratzen diete. Horrela, igoera lortzeko aukera berria izanen dute Oiartzun KEren kontra.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...