REAL UNION ROCAK MAILAZ IGOTZEKO TXARTELA ESKURATU DU
Futbola

REAL UNION ROCAK MAILAZ IGOTZEKO TXARTELA ESKURATU DU

Axular mendean hartuta, talde irundarrak gizonezkoen Ohorezko Erregional mailan jokatuko du datorren denboraldian

Real Union Roca: Flores, Sagredo, Arteaga (Sanchez, 46. min.), Olaciregui, Cabo; Gordo, Corvo (Arzuaga, 77. min.), Ollo (Letamendia, 60. min.), Rodriguez (Fernandez, 75. min.), Herrero; Palenzuela (Chacon, 75. min.).

Axular KKE: Arrieta; Baena, De la Herran, Azurmendi, Gomez (Ibarra, 33. min.); Irurozki (Mendiluce, 50. min.), Aguirre, Echarri, Fachado (Lizarraga, 57. min.), Gutierrez; Insausti (Monreal, 53. min.).

Emaitza (4-0): 1-0, Arteaga (12. min.); 2-0, Ollo (15. min.); 3-0, Palenzuela (67. min.); 4-0, Cabo (87. min.).

Epailea: Asier Lapazaran de la Hoz. Txartel horia atera die Arteagari (39. min.) eta Sanchezi (80. min.) Real Union Roca taldean eta Aguirreri (32. min.) Axular KKE taldean. Txartel horia atera dio ere Igor Carballo Axular KKE taldeko entrenatzaileari (67. min.).

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako 28. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak Axular taldea hartu zuen mendean pasa den asteburuan eta garaipen honen ondotik, mailaz igotzeko aukera irabazi du talde irundarrak. Bere mendeurrenean, denboraldiko helburu nagusia lortu dute Carlos Garciaren mutilek, 28 jardunalditan 21 partidu irabazita.

Axularren kontrako neurketan nagusi izan zen Real Union Roca. 90 minutuetan oso indartsu ibili ziren Carlos Garciaren mutilak eta lehen ordu laurdenean bi gol sartu zituzten, lehena Arteagaren eskutik (12. minutuan) eta bigarrena, Olloren eskutik (15. minutuan). Bigarren zatian berriz, bi goleko abantailarekin nahikoa ez, eta bertze bi gol sartu zituen Real Union Rocak. 67. minutuan, Palenzuelak txilenaz sartu zuen baloia sarera eta 85. minutuan berriz, Cabok laugarrena egin zuen, korner bat errematatu ondotik.

Denboraldia bukatzeko bi jardunaldi falta dira eta irundarrek dagoeneko badakite Ohorezko Erregional mailara igoko direla. Honekin, denboraldi eder bat borobilduko dute, helburu nagusiak beteta gainera. Guztira, 28 jardunalditik, 21 irabazi dituzte irundarrek, 5 berdindu eta 2 galdu. Horietan guztietan, 68 gol izan dituzte alde eta 14 kontra.

(Argazkia: Aimar Lasa)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika