Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
12 Mar, 2024
Txuribeltzek banako markagailua erdietsi zuten oiartzuarren kontra
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Cabo, Pinillos, Martínez-Barranco, Dolado; Sánchez (López, 89. min.), Elizetxea, Corvo (Tellechea, 70. min.), Capelete (Poirier, 70. min.), Delpuerto (Ander Fernández, 70. min.); Herrero (Sainte-Rose, 82. min.).
Oiartzun KE: Otsagabia; Mitxelena, Bravo, Fernández, Irazoqui; Aramburu, Vargas (Leonet, 70. min.), Cortajarena, Noble (Bordes, 70. min.), Estefano (Cazabon, 80. min.); Sein (Romero, 89. min.).
Emaitza (1-1): 0-1, Fernández (1. min.); 1-1, Pinillos (22. min.).
Epailea: Asier Lapazaran de la Hoz. Txartel horia atera die Herrerori (49. min.) eta Tellecheari (81. min.) Real Unión Rocan eta Nobleri (67. min.), Leoneti (87. min.) eta Seini (89. min.) Oiartzun KE taldean. Real Unión Rocaren delegatu Asier Díezi (10. min.) ere txartel horia atera dio.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 25. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak bana berdinduta bukatu zuen Oiartzunen kontra jokatu zuen partidua. Galeko anexoan aritu ziren bi taldeak elkarren kontra, eta oiartzuarrak markagailuan berehala aitzindu baziren ere, atsedenaldirako txuribeltzek berdinketa lortua zuten.
Neurketa hasi eta lehen jokaldian aitzindu zen markagailuan Oiartzun. Fernandezek gola sartu zuen eta maldan gora jarri zitzaion jardunaldia Real Union Rocari. Hala ere, amore eman gabe, jokatzen segitu zuten etxekoek eta 20 minutu beranduago berdinketa ezarri zuten. Bigarren zatian ez zen gol gehiago egon eta beraz, banako berdinketarekin eta puntuak banatuta bukatu zuten asteburuko jardunaldia bi taldeek.
Carlos Garciaren mutilek 34 puntu dituzte orain sailkapenean eta heldu den asteburuan, CD Elgoibar bisitatuko dute, azken jardunaldian 2-1 galdu duena Beti Gazteren kontra.
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...