Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
19 Mar, 2024
Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra
CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea, Beláustegui, Guilló (Macazaga, 87. min.); Julen Oteo, Herrero (Alonso, 81. min.), Goñi (Etxaburu, 65. min.), Núñez, Muguerza (Iñigo Oteo, 85. min.); Igartua.
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Elizetxea, 76. min.), Cabo (Gordo, 46. min.), Pinillos (Sainte-Rose, 84. min.), Dolado; Sánchez (Fernández, 69. min.), Martínez-Barranco, Capelete, Delpuerto, Tellechea (López, 69. min.); Ortiz.
Emaitza (2-2): 1-0, Guilló (23. min.); 2-0, Muguerza (57. min.); 2-1, Ortiz (79. min.); Capelete (89. min.).
Epailea: Liher Martín Delgado. Txartel horia atera die Julen Oteori (21. min.), Barrenecheari (34. min.) eta Núñezi (34. min.) CD Elgoibar taldean eta Sánchezi (48. min.) eta Arteagari (69. min.) Real Unión Roca taldean. Carlos García Real Unión Roca taldeko entrenatzaileari ere txartel horia atera dio (5. min.).
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 26. jardunaldia. Mintxeta. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak puntu garrantzitsu bat erdietsi zuen asteburuan Mintxetan, Elgoibarren kontrako partiduan. Gibeletik jarri zen markagailuan talde txuribeltza eta horrela jokatu zuen partidu guztia. Azken minutuan ordea, neurketa berdintzea lortu zuen eta puntu baliagarria ekarri zuen bueltan Irunera.
Elgoibarrek lehen zatiaren 23. minutuan hartu zuen markagailuan aitzina. Guillók sartu zuen etxekoen lehen gola eta 1-0ekoarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian berriz, Muguerzak tartea handitu eta bigarrena sartu zuen elgoibartarrentzat. Hiru puntuak galdu behar dituztela uste zutenean ordea, Real Union Rocak erantzun eta errenta murriztu zuen Ortizen eskutik (79. minutuan). Hamar minutu beranduago gainera, Capeletek txuribeltzen bigarren gola sartu zuen eta horrela, binako markagailua jarri zuen partidu bukaerarako.
Sailkapenean puntu bat gehiago batuta, irundarrek 35 dituzte guztira. Heldu den asteburuan, Amaikak Bat taldea jasoko dute Galeko anexoan.
Irundarrak 35 punturekin kokatu dira. Hurrengo jardunaldian Amaikak Bat KE hartuko dute Galeko anexoan.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...