REAL UNION ROCAK UROLAREN KONTRA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK UROLAREN KONTRA BERDINDU ZUEN

Neurketaren azken minutuetan etxeko taldea puntu bat salbatzeko gai izan zen

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga, Gordo, Elizetxea, Arrikarte (Tellechea, 62. min.); Corvo (Sainte-Rose, 75. min.), Letamendia (Palenzuela, 44. min.), Herrero (Martínez- Barranco, 9. min.), Fernández, Sánchez; Ortiz (Dolado, 62. min.).

Urola KE: Agirre; Alonso (Zabala, 70. min.), Elizburu (García, 84. min.), Fernández (Peralto, 63. min.), Xabier Pastrián; Julio Pastrián (Aranburu, 80. min.), Gabilondo, Lázaro, Aberrieta (García de Albeni, 59. min.), Tomé; Gutiérrez.

Emaitza (1-1): 0-1, Elizburu (56. min.); 1-1, Palenzuela (86. min.).

Epailea: Andoni Martín Domínguez. Txartel horia atera die Arrikarteri (11. min.) Real Unión Rocan eta García de Albeniri (66. min.), Alonsori (69. min.), Zabalari (77. min.) eta Aranbururi (89. min.) Urola KE taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 3. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak bana berdinduta bukatu zuen pasa den larunbateko partidua. Denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatu zuen eta horretarako, Urola KE taldea jaso zuen Carlos Garciaren taldeak Galeko anexoan. Partidu gogorra izan zen, baina azkenean puntu bat salbatzeko gai izan zen talde irundarra.

Etxeko taldeak hasierako minutuetatik sufritu zuen. Lehen zatian bi jokalari gabe gelditu zen, Herrero eta Letamendia lesionaturik zelaia utzi behar izan zutelako. Hala ere, hutsean ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira. Aldageletatik bueltan, 56. minutuan, Urolako Elizburuk gola sartu zuen eta taldea aitzindu zuen markagailuan. Partidua euren alde bukatu zela pentsatzen zutenean aldiz, Palenzuelak emaitza berdindu zuen eta puntu bat salbatu zuen etxekoentzat.

Talde irundarrak bi puntu batu ditu momentuz sailkapenera eta heldu den asteburuan, Aretxabaletaren etxean jokatuko du denboraldiko laugarren jardunaldia. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika